Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Mikologia asteburua Itsasondon

Itsasondo

Azken eguneraketa: 2022-10-26

Azaroaren 5ean, 10:00etan herriko plazan elkartu, Urkialdera ibilbidea egingo dute, bertako aterpean trasteak utzi eta boletus inokulazio gunera joango dira. Ondoren bazkaria (bakoitzak etxetik eramandakoa), Urkiko aterpean.

Arratsaldean, 14:00ak aldera perretxikoen bila aterako dira eta hauen inguruko azalpena emango du Javier Gomezek, 19:00etan aterpetxean. Uxama Sociedad Microcooperativa-ko kideak, hitzaldi labur bat eskainiko du, mikologiaren inguruan.

Aterpetxean afalduko dute, Udalaren eta Kaxintaneren eskutik eskainitako mokadua izango da.

Igande goizean azken txangoa egingo dute Urki inguruan eta 13:30ean, Bizi nahi elkartean jatekoa izango da

Ekintza honetan parte hartzeko, izena eman behar da, azaroaren 2a baino lehen. Lo zakua eta mendiko arropa eramatea beharrezkoa da.

  • Hasiera:
  • Bukaera: 2022-11-02





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?