Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
‘Beldur Barik’ ikus-entzunezko lehiaketa martxan da
Donostia
Beldur Barik programa Emakundek gidatzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta EUDELen laguntzarekin. Programaren helburua gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea da. Hainbat ekimen egiten dituzte gazteen artean hausnarketa bultzatzeko, eta horien artean dago Beldur Barik Ikus-Entzunezko Lehiaketa.
Aurtengo edizioan berrikuntza nabarmen bat dago, gainera, adin-tartea murriztu baitute, eta EAEn bizi edo ikasten ari diren 12 eta 20 urte arteko gaztek parte hartu ahalko dute, hiru kategoriatan banatuta. Aste hauetan udalei, ikastetxeei eta hezkuntza ez formaleko eragileei zuzendutako aurkezpen saioak egingo dituzte informazio guztia helarazteko. Gainera, abendura arte lehiaketan parte hartzeko gomendio, aholku eta laguntzarako edukia zabalduko dute.
Lehiaketara aurkezten diren ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak islatu behar dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, mezua baloratuko da kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik.
Gehienez hiru minutuko iraupena duten bideoak sortu beharko dira azaroaren 11ra bitarte.
Oinarriak jarraian dagoen estekan kontsultatu daitezke.
Informazio gehiago: https://www.beldurbarik.eus/wp-content/uploads/2022/09/OINARRIAK_LEHIAKETA_2022.pdf
- Hasiera:
- Bukaera: 2022-11-11
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
ZEIDFEST sarrerak 5x4
Barakaldo
ZEIDFESTeko 5 sarrera ditut libre. Sarrera arruntak dira, eta bakoitzak 34,50€ balio ditu. Sarrera guztiak 4 sarreraren prezioan uzten ditut, alegia sarrera bat doan.
AgendaKomunikazioa adimen artifizialaren menpe? Nortasuna Sarean jardunaldia
Donostia
2024-03-20
Jardunaldia martxoaren 20an izango da, Donostiako San Telmo museoan, 18:30etik 20:30era. “Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe?” lelopean, Adimen Artifizialak komunikazioan planteatzen dituen aukera eta kontraesanak landu nahi ditugu aurten, 9. edizioa…
AgendaDesio eta indarkeriari buelta bat
Olazti
2023-12-16 // 2023-12-17
🟣BINOMIO. Desioa eta indarkeriari buelta bat. PORNOA.🟣 Sexu indarkeriaren prebentziorako antzerki foruma 🗓️ Abenduak 16 ⏰ 19:00 📍 Olazti (Gaztetxokoan) ✍️ Izen ematea: berdintasuna@sakana-mank.eus
AgendaTrantsizio ekosozialerako bidean
Lazkao
2023-11-29
Gure elikadura proiektuaren muinean dago etorkizuneko ekoizpen ekologiko eta bidezkoagorantz jotzea. Ekoizleekin elkarlanean landutako prozesua eta emaitzak azaldu nahi dizkizugu, inguruan eragin nahi dugun aldaketa burujabe eta jasangarriaren bidean. Topaketa:…
Agenda