Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Soldataren aldeko borroken zentzua

Soldaten aldeko borroketan sartuta gauden guztiok, alegia, proletarioen bizi- eta lan-baldintzak benetan hobetu nahi ditugunok, arazo handia dugu: zenbateraino da posible, gaur egungo baldintzetan, benetako hobekuntzak lortzea? Hau da, egun batetik bestera kentzen ez dizkiguten hobekuntzak, gure etorkizuneko borrokak hipotekatzen ez dituztenak eta gure klasearen sektorerik ahulenak saltzen ez dituztenak bakar batzuen interesen truke.

Soldataren aldeko borroketan (izan zuzenekoa, gure lan-indarra saltzeko diru moduan iristen zaiguna, eta izan zeharkakoa, prestazio sozial moduan iristen zaiguna) eta bizitzeko behar ditugun ondasunen salerosketaren inguruko borroketan (etxebizitza, energia, janaria, eta abar), zinez garrantzizkoa gai hori mahaigaineratzea. Proletarizazio prozesu batean, klase ertaina deskonposatzen eta proletariotza pobretzen ari den honetan, gai hori are eta ezinbestekoagoa da; izan ere, halako testuinguruan, norbanakoaren interesak edo interes norberekoiak kolektiboen gainetik gailentzen dira, epe laburreko kontsigna burokratikoetan gauzatzen direlarik.

Alde batetik, klase ertaina dugu, kosta ahala kosta bere baldintza pribilegiatuei heltzera bultzatua dagoena eta, beste alde batetik, proletarioa dugu, bere iraupena bermatzea helburu duena. Antolakuntza iraultzaileak bi subjektibotasun horiei aurre egin behar die, eta soldaten arloko aldarrikapenak politikoki bateratzeko modua bilatu behar du. Bestela, langile klasearen barne zatiketek, kapitalaren metaketaren dinamika berberek sortuek, soldataren aldeko borroken lorpenak hipotekatuko dituzte: klase ertainak bere interesei helduko die proletarioak salduz, eta proletarioek biharko gosearen truke gaurko apurrak onartuko dituzte. Bi kasuetan, esparru sindikaletan lortutako lorpenak ez dira benetako hobekuntzak izango, eta epe erdian langile klasearen arazoak handitu egingo dira, burgesiaren boterea areagotzen doan bitartean.


Benetan gure klasearentzat hobekuntza erreal, eraginkor eta emankorrak lortu nahi baditugu, egiaz nolako posibilitateak ditugun galdetu beharko genioke geure buruari. Irabazia eskasa den eta zor publikoa izugarri handitzen ari den garaian bizi gara, non ez baitago burgesiaren eta langile klasearen arteko adostasun baketsurako tarterik. Gure interesak ezin dira epe laburrean uztartu: ez dago dirurik pentsioak igotzeko, etxebizitza publikoen kopurua handitzeko edo soldatak igotzeko; ez behintzat burgesiaren irabaziak (hots, gizarte kapitalista osoa mugitzen duten irabaziak) salbatu nahi badira. Hona hemen aurkitzen dugun soldata borroken benetako aukera esparrua: politikoak izango dira edo ez dira izango. Edo izaera politikoa hartuko dute, klaseen arteko konfrontaziozkoa, gizarte osorako baldintza berak ematen dituen Alderdi Komunista baten kontsignen pean bateratuak, edo porrotaren menpe geratuko dira. Historiak nahitaez konpontzen du esparru politikoaren eta ekonomikoaren arteko harremanari buruzko eztabaida: jada ezin dira bereizita garatu, eta, horregatik, ezinbestekoa zaigu Alderdi Komunista bat eraikitzea, soldaten arloan borroka politikoak aurrera eramaten jakingo duena.

Argazkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntzea nahi duzu?
    Kaixo! 👋
    Arreta-ordutegia 8:00-16:00 da. Zertan lagundu zaitzakegu?