Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Sexologiatik digitalizaziora begirada

Testuinguru digitalak ez du berdin eragiten neskengan eta mutilengan. Alde horretatik, inportantea litzateke nesken ahalduntze prozesuak sustatzea eta mutilen artean maskulinitate hegemonikoaren inguruko gogoeta kritikoa bultzatzea. Gainera, ezinbestekoa da maskulinitatearen eta feminitatearen ereduek elkar eraikitzen dutela erakustea.

Orain dela pare bat urte arte, pornografia lehen aldiz ikuskatzearen adin tartea ikerketa batzuek 11 urtetan kokatzen zuten, baina gaur egun ezin dugu hori esan. Haurrek gero eta lehenago bereganatzen dute lehenengo sakelako telefonoa. Beraz, 9 urterekin dagoeneko gehiengoak sakelako bat dauka, eta, hori ez bada, izango du etxean beste pantailaren bat. Askok baita 7 urte edo gutxiagorekin ere izaten dute sakelakoa. Jakina, sakelako horiek guztiek Interneteko sarbidea izaten dute, eta, ondorioz, bertan agertzen diren eduki guztietara ere bai, haien artean pornografia.

Komunikabideek eta Internetek gizonen eta emakumeen irudi estereotipatu eta arautua sortzen lagundu dute, baita horien sexualitatearen eraikuntza prozesua ere. Ikuspegi bakan eta distortsionatu horrek bakoitzaren sexuatze prozesuak soslai finkoetara murrizten ditu, esparru zisheteronormatibo baten barruan. Sexualitatea ikuspegi horren barruan homogeneizatzeak binarismo artifizial batera murrizten du, eta dagoen aniztasun sexual izugarria alde batera utzi. Ikuspuntu hori haurtzarotik jasotzen dute, nahiz eta sexualitatea prozesu biografikoa den; beraz, bakarra da eta subjektu bakoitzaren testuinguruari lotuta dago. Honezkero, mezu hori errepikatzen jarraitzeak desordena eta frustrazioa besterik ez du ekartzen.

Garrantzitsua da sexualitatea balio positibo bezala ulertzea eta hala sexualitatearen sozializazioan beldurrak eta tabuak suertatzen direnean diziplina sexologikoaren gaineko ideien berri ematea. Era berean, koitoaren eta genitalen eredutik harago, funtsezkoa da sexu harremanen aniztasuna zabaltzea eta sexualitate kontzeptua ekintza plural modura finkatzea; sexualitatea era askotara azaltzen baita, hala nola afektua, adierazpena, emozioa, interakzio erotikoa, gorputza eta gozamena.

Horregatik guztiagatik, profesionalen parte hartzea sustatu behar da, sexu heziketan esperientzia atsegina, esanguratsua eta eraikitzailea sortuko dutenak. Premia badago, eta bidean goaz, baina lan asko dago egiteko oraindik ere.

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?