Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Miseriazko errentekin konformatu behar?

Aurreko idazkietan esan nuen eta oraingoan ere berretsi egiten naiz: krisia da egungo koiunturaren elementu baldintzatzaile nagusia. Etxebizitza bezalako oinarrizko behar baten ikuspegitik, bi joeratan sakondu du krisi kapitalistak:

Batetik, berrantolaketa produktibo sakon bat egin behar du burgesiak, eta horrek eskulana desplazatzen du produkziotik. Gero eta langile gutxiago behar dira produkzio prozesuan. Horren ondorio zuzena da gaur egun dugun langabezia kronikoa, eta, jakina den bezala, gero eta familia gehiagok iraungo dute soldata zuzen bat izan beharrean prestazioen eta zerbitzuen bidez. Hau da, ezinbestekoak bilakatuko dira zerbitzuak eta errentak (DSBE, EPO, EPE…). Salbuespena ziren, eta arau izango dira langile klasearen zati zabal batentzat.

Baina nolako baldintzatan? Eta hemen, bigarren joera topatuko dugu: bizi baldintzen okertze orokortuarena, hain zuzen. Izan ere, errenta horiek miseriazko errentak izango dira, langile klasearen zati handi bat irautera kondenatuko dutenak. Hori gauzatzeko, martxan da jada bizi baldintzen okertzea helburu duen ofentsiba ekonomiko eta politikoa: bizi baldintza miserableak normalizatzeko interbentzio kulturalak, zergen eta zerbitzuen prezio igoerak, doakoak ziren zerbitzuen muturreko prekarizazioa, eskubide zibil eta politikoen murrizketak…

Tendentzia hori argia da etxebizitzari dagozkion datuei erreparatu ezkero: EAEko alokairuen %56 subentzionatua dago, gero eta DSBE eskaera gehiago daude, eta eraikitzen diren etxeen gehiengoa babes ofizialekoa da. Joera horri jarraituz, ez da harritzekoa etxebizitza sozialaren modalitateek eta etxebizitzari bideratutako dirulaguntzek pisu handiagoa hartzea jende proletarioaren artean. Alabaina, litekeena da zerbitzu horien kalitatea are gehiago kaskartzea, eta burokraziaren zama handituz errentak eskuratzeko prozedurak are gehiago zailtzea.

Hori ikusita, zentzu komun oso bat aldatu beharrean gaude. Ez goaz miseriazko errentekin konformatzera; horiek hedatu egin behar ditugu, berdintasunean oinarritutako bizi baldintzak guztiz orokortu arte. Zenbait pertsona kale gorrian geratzea ekidin badute ere, zergatik izan behar dute etxebizitza sozialek kalitate txarragokoak? Dirulaguntzekin bada ere, zergatik ordaindu behar ditugu alokairuak? Zergatik onartu behar dugu sarbidea mugatzen duen burokrazia gupidagabea? Lanean jarraitu behar dugu proletarioaren gehiengoak galdera horiek bere buruari egin diezazkion eta erantzuna antolakuntza komunistaren barnean aurki dezan.

Argazkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntzea nahi duzu?
    Kaixo! 👋
    Arreta-ordutegia 8:00-16:00 da. Zertan lagundu zaitzakegu?