Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Kalitatezko etxebizitza unibertsala eta doakoa

Ofentsiba burgesaren aldean, guk doako etxebizitza unibertsala eta kalitatezkoa aldarrikatzen dugu. Ez bihotzak eztitu nahi dituen ortzi muga idealista bat bezala, kapitalismoaren funtzionamendurako legeen ezagutzan eta teorian oinarritutako helburu estrategiko bat bezala baizik. Dakigun legez, despotismo kapitalistaren pean, lanaren banaketa soziala merkantzien salerosketaren bitartez neurtzen da; horrenbestez, ekoizpen eredu kapitalistaren osotasuna balioaren legean eta konpetentzian oinarritzen da. Gainera, merkatuan salmenta askatasuna predikatzen duen unibertsaltasun burges faltsuaz gain, merkaturako sarbide hori erosahalmenak baldintzatuta dago (poltsikotan dugun diruak, alegia); ahalmen hori, aldi berean, lanaren banaketa sozialean okupatzen den postuak determinatzen du, kasuan kasu. Beste modu batez esanda, balioaren eta konpetentziaren legeak subiranotasun osoa dute sistema kapitalistan. Kapitalismoaren berezko izaera horrek etxebizitzaren auzia baldintzatu, eta horri forma ematen dio, zeina haren forma sozialik puruenean azaltzen baita, hots, merkantzia forman. Beraz, ulertzen dugu etxebizitza unibertsal, doako eta kalitatezko batek bakarrik egin diezaiokeela aurre kapitalari; horrek bakarrik berma dezake (balioaren legeak berekin dakarren kontraesan errealaren aldean) erreprodukzio soziala modu parekide eta unibertsalean. Hau da, hitzez hitz:

Soilik unibertsaltasuna eta doakotasuna lortuz utziko dio etxebizitzak merkatuan trukatua izateari, alegia, salgaia izateari eta, beraz, konpetentziaren legeek erregulatuta egoteari. Baina etxebizitza horrek kalitatezkoa izan beharko duela gehitzen dugu, eta hori ez da gehigarri hutsal bat. Sistema kapitalistan, hipotesi sinple modura, doako etxebizitza unibertsala berma liteke, baina beti egongo dira ezberdintasunak haren nolakotasunean. Langileak produkzioan duen postuaren arabera, adibidez, kalitate handiagoko edo txikiagoko etxebizitza lortuko litzateke, eta, gainera, etxebizitzak soldataren parte izaten jarraituko luke, zeharkako forman bada ere. Beste era batera esanda, langilearen erreprodukziorako oinarrizko baliabideen merkatzearekin edo horien doakotasunarekin, lan-indarra debaluatuko litzateke, eta, horrenbestez, sistema kapitalistaren erreprodukzioa areagotu egingo litzateke. Horregatik, baliabideen doakotasuna eta unibertsaltasuna exijitzeaz gain, haien kalitatea ere nahi dugu, hori baita modu bakarra konpetentziaren eta balioaren legeei aurre egiteko, hau da, lan-indarra prezio apalagoan saltzera bultzatzen duten eta lan kapitalistaren banaketa gero eta eskala handiagoan erreproduzitzen duten legeei aurre egiteko, hain zuzen.

Halaber, baieztatzen dugu hori dela modu bakarra erreprodukzio soziala modu parekidean bermatzeko. Benetan horrela gauzatuko dira unibertsaltasuna eta berdintasuna, eta hori proletarioaren borroken bitartez etorriko da. Izan ere, berdintasun eta unibertsaltasun burgesa, hau da, pertsona orok aberastasun sozialean merkatuaren bitartez parte hartzeko askatasuna faltsua eta partziala da, balioaren legea etikoki modu distortsionatuan islatu baino ez dute egiten eta gizarte kapitalistaren oinarrian dauden klase kontraesanak ezkutatu. Kontrara, unibertsaltasun proletarioak ez du merkatu kapitalistaren aldean sarbide parekide bat aldarrikatzen, bizi baldintzetarako sarbide berdintasuna askatasun kolektibo eta indibidualerako aurrebaldintza modura baizik. Horregatik guztiagatik, orain inoiz baino gehiago, doako etxebizitza unibertsala eta kalitatezkoa aldarrikatzea dagokigu.

Argazkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntzea nahi duzu?
    Kaixo! 👋
    Arreta-ordutegia 8:00-16:00 da. Zertan lagundu zaitzakegu?