Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Jasangarri erara erosteko gida

Era iraunkorrean erosteko gida 

 

Askotan entzuten dugu “iraunkorra” eta “erosi” esaldi berean, baina ez dugu jakiten oso ondo zein diren irizpiderik onenak. Artikulu honetan, saiatuko naiz azaltzen zein izan daitezkeen irizpiderik iraunkorrenak erosteko orduan.

Nola egin dezakegu erosketa iraunkorragoa?

Eguneroko erosketa beti da une egokia produktu ekologiko eta iraunkorrak eskuratzeko. Askotan, jendea kezkatzen da berde erosiz gero gehiago gastatu beharko duela, baina dirua aurreztea ere posible da. Hona hemen modu iraunkorrean erosteko aholku soil batzuk.

 

1-Erosi bertako dendetan

Pentsatu erosten ari zaren produktuak apaletara iristeko zenbat distantzia egin duen. Zenbat eta distantzia hurbilago egon, orduan eta txikiagoak dira karbono dioxidoaren isuriak, eta, elikagai freskoen kasuan, batez ere, askoz ere zapore hobea dute ia beti.

Arau orokor gisa, garaian garaiko produktuak erosten badituzu, tokian tokikoak izango dira ia beti.

 

2-Murriztu plastikoak

Saihestu behar baino gehiago ontziratuta dauden produktuak edo birziklatzen ez diren materialetan ontziratuta daudenak. Erosi fruta eta barazki freskoak soltean plastikozko paperetan baino lehenago. Erosketak egitera zoazenean, eraman beti zure oihalezko poltsa edo poltsa berrerabilgarriak.

 

3-Aukeratu produktu iraunkorrak

Aukeratu produktu kimiko kaltegarririk edo pestizidarik ez duten produktuak; ekologikoak, adibidez.

Lehenengo irizpidearekin bat egiten du horrek. Ekologikoa ote den jakiteko, onena bertako ekoizle edo eskulangile bati erostea da; horrela jakingo dugu nola ekoitzi edo sortu duen bere produktua.

Horretaz gain, bilatu zigiluak: FSC etiketa, adibidez, egurrez egindako elementuetan. FSCk produktu sorta zabala hartzen du, hala nola zurezko altzariak, paper arrunta eta komuneko papera.

Saihestu animaliak errespetatzen ez dituzten produktu eta elementu guztiak. Normalean, “Kruelty free” dioen etiketa eta akuri baten irudia izaten dituzte.

 

4-Erosi birziklatutako eta bigarren eskuko produktuak

Berrerabiltzen diren produktuak ingurumenerako onenak dira; beraz, jarri zure erosketa zerrendan. Beti produktu berriak erosi beharrean, begiratu bigarren eskuko dendetan. Diru asko aurreztu dezakezu erosketetan horrela, eta sarritan benetako harribitxiak aurki ditzakezu.

Egin dezakezun beste gauza bat: lagunekin elkartu eta jantziak trukatzea. Askotan, dagoeneko zenbait aldiz erabili duzun zerbaitek aspertu egiten zaitu, eta beste norbaitentzat oso interesgarria izan daiteke.

 

 5-Aukeratu garbiketa produktu biodegradagarriak

Garbiketa produktu berdeak garestiagoak izan ohi dira, baina prezioak jaitsi egin dira urteetan zehar eta marka eta denda gehiago daude gaur egun haien produktuak ekoizten.

Kostua alde batera utzita, garbiketa produktu biodegradagarriak erostea hobea da ingurumenarentzat, lurrarentzat eta urarentzat.

Osagai naturalak dituztenez, garbiketa produktu biodegradagarriak ere osasuntsuagoak izan daitezke gizakientzat.

Bestalde, erosten duzun garbiketa produktuen erreferentzia zerrenda murrizten baduzu, merke erostea eta osasuna irabaztea lortuko duzu.

Bazenekien bikarbonato sodioarekin ia etxe guztia gehi arropa garbitu dezakezula? Eta ozpinarekin etxe guztia desinfekta dezakezula? Limoiak ere koipea kentzen laguntzen du bai etxean bai arropa garbitzean. Ikerketa txiki batekin konturatuko zara lauzpabost produktu naturalekin garbiketa osoa egin dezakezula.

 

6-Kontuan izan kontsumo txikiko produktuak

Etxeko elementu elektrikoek energia asko kontsumi dezakete; beraz, etxetresna elektriko bat berritu behar baduzu, aukeratu energia eraginkortasunaren kalifikaziorik onena duen bat. Hasieran pixka bat gehiago kosta badaiteke ere, argindar faktura txikiagoarekin aurreztutako dirua laster amortizatzen da denborarekin.

 

Argazkia

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?