XIV. Psikomotrizitate Jardunaldiak


UNED Bergarako Luzaro Psikomotrizitate Eskolak XIV. Psikomotrizitate Jardunaldiak antolatuko ditu aurten Gasteizen, azaroaren 29, 30 eta abenduaren 1ean. Eusko Jaurlaritzak homologatutako jardunaldiak dira.

Aurtengorako ere egitarau oso interesgarria ari gara prestatzen; gaur egungo hezkuntza testuinguruan oinarri-oinarrizkoa den gai baten bueltan arituko gara: Loturaren balioa, alegia. Haurra osasuntsu garatuko bada, ezinbestekoa zaio atxikimendu segurua eraikitzea eta, halaber, atxikimendu segurua eraiki ahal izateko, funtsezkoa da helduaren eta haurraren artean ezartzen den lotura.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.luzaro.net

Noiztik: 2019-09-10

Non: GASTEIZ (araba)

Kategoria