ADMINISTRARIA


BERRIA TALDEAK ADMINISTRARIA BEHAR DU (Erref:ADM-18)
Idazkaritza-lanak eta lan administratiboak burutuko dituen pertsona baten bila gabiltza.
Eskatzen da:
– Kudeaketa edo Administraritza arloko ikasketak.
– Administraritza arloko ezagutza (fakturazioa, kontabilitatea…).
– Euskalduna izatea (gutxienez EGA edo baliokidea den euskara maila).
– Ofimatika ezagutza.
– Kontutan hartuko da administrari lanetan eskarmentua izatea.

Eskaintzen da:
– Aldi baterako lan kontratua.
– Lanaldi erdiko lanpostua.
– Lantokia Andoainen.

Interesa duenak bidali curriculuma, maiatzaren 2a baino lehen, erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

Noiztik: 2018-04-24

Non: ANDOAIN (gipuzkoa)