Zaldibarko Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean


Zaldibarko Gaztelekuan lan hezitzaile eta euskalduna burutu, nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu eta gaztelekuko dinamika kudeatzeko pertsona bat behar dugu. Beharrezkoa izango da erdi edota goi mailako titulazioa izatea, EGA edo bere baliokidea edukitzea eta gaiarekin lotutako formazioa izatea. Kontuan hartuko dira: begirale titulua, Zaldibarkoa izatea, ikasketak, esperientzia, talde lanean lan egiteko gaitasuna… Kontratuaren iraupena irailetik uztailaren erdialdera arte.
Curriculuma uztailaren 5ra arte aurkeztu ahal izango da sorkuntza@txatxilipurdi.com helbidera idatzita. Zalantzarik izanez gero deitu tel.:943-79 54 46

Noiztik: 2018-06-26

Non: ZALDIBAR (bizkaia)

Kategoria Etiketa: