Zaldibarko Gaztelekuan hezitzailea behar da


Zaldibarko Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean. Lanpostuaren ezaugarriak: Lan hezitzaile eta euskalduna burutu, nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu eta gaztelekuko dinamika kudeatu.
Beharrezkoa izango da: Gutxienez, erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da, EGA edo bere baliokide bat edukitzea eta gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea. Eskaintzen den lanaldia: Ordukako lanaldia, eskuhartze ez zuzena: astean zehar koordinazio bilera bat eta eskuhartze zuzena: ostiral, larunbat eta igandean (17:00-20:30). Kontratuaren iraupena: irailetik uztailaren erdialde arte.
Lan eskaintza deialdia: abuztuak 28, asteartea.
Aurkezteko epea: irailak 6, osteguna.
Aurkeztu beharrekoa: Curriculuma (sorkuntza@txatxilipurdi.com)

Noiztik: 2018-08-28

Non: ZALDIBAR (bizkaia)

Kategoria Etiketa: