Komunikazio arduraduna lan eskaintza


Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, komunikazio arduraduna behar du:

https://www.lansarean.eus/eskaintza/euskararen-gizarte-erakundeen-kontseilua/komunikazio-arduraduna#.XjFjDyNCfcc

Eginkizunak

Kontseiluaren komunikazio-estrategia orokorra garatzea.
Proiektuen komunikazio-planak garatzea.
Kontseiluaren komunikazio ekintzak proposatzea eta garatzea.
Urteko egitasmoak eta balantzeak prestatzea.

Lan baldintzak:

Egun osoko lanpostua da eta zerbitzu jakinekoa deritzon kontratu mota izango du, Kontseiluko gainerako langileek bezala.
Kontratu honek 6 hilabeteko frogaldia izango du
Lantokia Andoainen izango da, Kontseiluaren egoitzan.

Baldintzak

Eskatzen da:

Komunikazio arloko ikasketak izatea
Komunikazio arloko arduretan lan egin izana
Sare sozialak kudeatzeko gaitasuna
Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea
Hedabideen aurrean jarduteko prestasuna.
Gidabaimena eta autoa izatea.

Baloratuko da:

Diseinu, maketazio eta bideogintza arloko gaitasunak izatea
Euskalgintza ezagutzea.
Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna.
Hizkuntzen ezagutza, bereziki gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Noiztik: 2020-01-29

Non: ANDOAIN (gipuzkoa)