Berbaro elkarteak langile bat behar du


Berbaro elkarteak haur eta gazte arloko teknikaria behar du: proiektuak kudeatu eta koordinatzeko.
Eskatzen dugu:
Euskara maila ona. Gutxienez, EGA edo 3HE.
Durangaldean bizitzea eta eskualdea ezagutzea.
Gida-baimena eta auto propioa izatea.
Haur eta gazte arloa ezagutzea eta arlo horretan lanean aritu izana.
Proiektuak kudeatu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
Komunikazio eta harremanetarako gaitasuna.
Taldean lan egiteko gaitasuna.
Lan egiteko gogoa eta motibazioa.

Baloratuko dugu:
Hezkuntza arloko ikasketak izatea.
Euskalgintzan eskarmentua izatea.
IKTetan trebea izatea.

Curriculuma eta motibazio gutuna bidaltzeko: berbaro@berbaro.eus
Curriculuma aurkezteko azken eguna:irailak 19

Noiztik: 2019-09-11

Non: DURANGALDEA (bizkaia)

Kategoria Etiketa: