PISUKIDE JATOR BILA INTXAURRONDON

300,00

Kaixo!
Pisukide jator baten bila gabiltza Intxaurrondoko gure pisutxoan. Libre legoke apirilaren 1etik aurrera (pixkat lehenago, beranduago…moldagarria). 24 eta 26 urteko bi neska langile, alai eta jatorrekin konpartitzeko litzake.
Pisua Pilar klinikaren ondoan dago, Tolarieta bidea kalean. Grosetik oinez 15 minutura, autobusa, trena eta topoa etxetik gertu, eta aparkatzeko arazorik ez.
Pisua haundia da, berri xamarra, 100 m2 ditu, 3 logela, 2 komun, sala handia, sukaldea, despentsa bat etxe barruan, trasterotxo bat kanpoan eta garajetxoa txirrindak eta uzteko. Terraza bat ere badu bista apartekin: gros, igeldo, urgul, ulia…Bertan bazkaldu edo gosaltzeko mundiala!
Logela nahiko handia da, 12 m2. Ohea 1,90×90 eta azpian beste ohe bat dauka bisitentzat preparatuta. Armairu haundi bat du, komoda bat eta lanerako eskritorio bat. Hegoaldera ematen duenez epela eta argitsua da.
Prezioa 300 euro + gastuak. Hilabete bateko fiantza eskatzen dugu.
Jende jator eta alaia bilatzen dugu, elkarbizitza atsegin duena eta aldi berean pisua txukun eta garbi mantenduko duena.
Jarri kontaktuan 635742377an edo idatzi yeraydonosti@gmail.com-era.
Animatu!

Noiztik: 2019-03-12

Non: DONOSTIA (gipuzkoa)

Kategoria