Zurezko etxea Karrantza Haranean

2.000,00

Zurezko etxetxoa alokatzen dugu Karrantza Haranean (Bizkaia) uda osorako, ekainetik irailera arte. Eraikuntza txiki bat da, baina oinarrizko ekipamenduarekin hornitua, Karrantza Haraneko erdigunean, leku paregabean, ezin hobea natura maite dutenentzat. 1400 metroko lurzati baten erdian.

Etxea eraiki genuenean, besteak beste, inguruari ahal eta kalte gutxien egitea pentsatu genuen, udan bizitza kanpoan egiteko. Hala ere atsegina da eta espazio guztiak kanpora irekita daude leihoen bidez. Goikaldea zabalik dago balkoi batekin eta bertara eskuzko eskaileratxo batetik igoten da, ganbara erakoa da eta altuera gutxi dauka, haurrentzat egokia. Kanpoko lorategiko gune osoa erabil daiteke, Haraneko hainbat aldetara ikuspegi bikainak eskainiz. Iturria, harrizko mahai, eserlekua…

Natura maite dugu eta zurezko etxe honetan gure bizitzako momenturik onenetarikoak bizi izan ditugu geure bi seme-alabekin batera, leku ezin ederrago batean dago-eta. Besteak beste seme-alabek betirako gogoratuko dituzte udako gauetan izarrei begira pasatu ditugun uneak!

2000 euro ekainetik irailera

Noiztik: 2018-05-24

Non: KARRANTZA (bizkaia)