Pisukide bila Eason

390,00

Aupa!
Easo kalean bizi garen 28 eta 27 urteko bi gazte gara. Pisukide bila gabiltza urrian sartzeko. Gelak barruko patio batera ematen du, ohe handia dauka eta baita altzariak ere. Gainontzean pisua handia eta argitsua da. Sala handia dauka balkoiarekin eta sukaldea ere handia da. Bi komun dauzka.
Pisukideen artean giro ona daukagu. 390 ordaintzen dugu bakoitzak alokairua eta gastuak 35.
Kontratua egin daiteke, baina inmobiliariari 150 + BEZ ordaindu behar zaizkio izena aldatzeko. Etxeko nagusiek 3 hilabeteko fiantza eskatzen dute eta beste hilabete bat Jaurlaritzari.

Whatsapp bidez idatzi. Eskerrik asko!

Noiztik: 2018-09-17

Non: DONOSTIA (gipuzkoa)