Autodefentsa feminista


Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatu du ikastaroa, nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko. Etxarri Aranatzen izanen da ikastaroa azaroaren 22an eta 29an, ostiralak, 17:00etatik 20:30era. Izena eman berdintasuna@sakana-mank.eus e-postan azaroak 18a baino lehen. Emagin-ek emanen du tailerra. Landuko diren gaiak dira: Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Nola identifikatu? Gure eskubideen gainean kontzientziatu behar dugu. Zein dira emakumeen aurkako indarkeriaren erroak? Erantzuna. Nola erantzun indarkeria egoerei?

Noiztik: 2019-11-11

Non: SAKANA (nafarroa)

Kategoria Etiketa: