Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

PAUEKO EUSKAL ETXEA IRAKASLE BILA

Kategoria: Lana Formakuntza

Euskara menperatzen duzuia? Paueko Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil bertako Gau Eskolan jarduteko.

Aurtengo ikasturtea bitxia ari da suertatzen, baina baldintza, oztopo eta zailtasun guztien gainetik ektibitateek eta bizitzak aurrera egin behar dute, eta halaxe ari dira Pauen, hiriko Lagunt etsa Maita Euskal Etxekoak. Euskara irakasle baten bila ari direla helarazi digute mezua, elkarteko Gau Eskolan aritzeko. Lan ordaindua da eta, baldintza zehatzak adosteke, klaseak astelehen iluntzetan emateko izango litzateke, 19:00etatrik 21:00etara.

Euskara menperatzen duzuia? Eskolak emateko prest zeundeke? Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxearekin kontaktatzeko, pandemiaren momentu honetan, zuzenena emaila bidaltzea duzu laguntetamaita@gmail.com helbidera edo messengera edo telefono deia egitea (33) (0) 559 020943 zenbakira. Konfinamendu sasoi honetan indarrean diren segurtasun neurrien karietara bulegoa ez dago zabalik, baina erantzungailuan utzitako mezuak maiz entzuten dira. Animatu edo interesa izan dezakeen norbaiti esan!

-Lagunt eta Maita: http://www.laguntetamaita.fr
-Facebook: https://www.facebook.com/laguntetamaita.basquesdepau

    Eguneratua: 2020-11-12


    Antzeko iragarkiak