Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

OARSOALDEKO MASKARILLA SOLIDARIOAK

Kategoria: Denetarik

Maskarillak
Maskarillen gabeziari aurre egin eta Oarsoalde mailan jarduteko asmoz, Lezoko jostun talde batek Maskarilla solidarioen ekimena abian jarri du, irabazi asmorik gabe. Dohaintzan emandako materialarekin eskuz egiten dituzte maskarillak eta musutruk banatzen dituzte.

Hiru modutara parte har daiteke ekimenean:

1) Maskarillak ESKATU: eskaera internetez egin behar da honako helbidean: https://sites.google.com/view/maskarillasolidarioaoarsoaldea/eskatzea-solicitudes

2) Materiala DOHAINTZAN EMAN: etxean maskarillak josteko materiala baldin baduzue bolondresei bideratu diezaiekezue (oihala, goma, haria, orratza, etab.), ez dute dirurik onartzen. Internetez jakinarazi behar da dohaintza egiteko asmoa helbide honetan:
https://sites.google.com/view/maskarillasolidarioaoarsoaldea/dohaintzak-donaciones

3) JOSTUNEN TALDEAN SARTU: josten baldin badakizu, eta ekimenarekin bat egin nahi izanez gero, haien weborrian bertan izena eman dezakezu eta josteko beharrezkoa entregatuko dizute. Badakigu Oiartzunen ere jostun batzuk ari direla norbanako mailan bolondres lanetan herriko merkatari txikientzat maskarillak josten baina Oarsoalde mailan zuen ekarpena egin nahi izanez gero, helbide honetan izena eman dezakezue:
https://sites.google.com/view/maskarillasolidarioaoarsoaldea/kostura

Maskarillak jaso eta gero, erabili baino lehen, ur oso berotan garbitu behar dituzu, edo ur irakinetan sartu. Gauza bera egin behar duzu egunero. Horregatik, aurreikusi dute 2 maskarilla banatzea bakoitzari, beti bat eduki dezazuen erabiltzeko prest. Ongi begiratu ea zure maskarillak baduen dagoeneko oihalezko filtroa jarria, edo irekidura edo patrika moduko bat duen. Irekidura hori badu, egunero filtro berri bat jarri beharko diozue. Hainbat osasun-langilek adierazi digutenez, nahikoa izango litzateke konpresa bat jartzea, edo sukaldeko paper bikoitza tolestua (kafe makineko filtroak edo “aspiradoraren” poltsek ere balio dute).

Oarsoaldean herriz-herri koordinazio puntuak adostuta dituzte eta pasa den asteazkenetik aurrera Oarsoaldeko Maskarilla Solidarioen Oiartzungo erreferentziazko banaketa puntua Labore Oarso izango da. Dendaren sarreran bi kaxa jarri ditugu: horietako batean, internetez eskaturiko maskarillak egongo dira zuen izenarekin zorroetan sartuta eta bestean berriz, dohaintzak utzi ahal izango dituzue eta baita zuen izenarekin jostunentzako prestaturiko kit-ak jaso ere. Egunero Lezoko taldekide bat ibiliko da joan etorrian materiala jaso eta entregatzeko.

Maskarillak DOAKOAK dira eta internetez eskatzeko zailtasunak dituzuenentzat guk eskuratuko ditugu Oiartzungo bolondresen bidez, kasu horretan, jarri gurekin harremanetan. Etxetik ateratzen hasten garenean seguraski denok maskarilla eraman beharko dugu jantzita beraz, aukera aprobetxatu, baliatu elkartasun sareak eta eskuratu zurea dirutzarik xahutu gabe!!

    Eguneratua: 2020-04-14


    Antzeko iragarkiak