Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
OARSO BIDASOKO HITZAK MARKETIN ARDURADUNA BEHAR DU
Errenteria/orereta
HITZAren marketin eta komunikazio lanen planifikazioa eta inplementazioa egingo duen pertsona baten bila gabiltza.
Eskatzen da:
• Administrazio eta Enpresa zuzendaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketin edo antzeko ikasketak.
• Marketin eta sustapen lanetan eskarmentua izatea.
• Izaera dinamikoa eta harremanetarako eta talde lanerako gaitasuna.
• Euskara maila ona (gutxienez EGA edo baliokidea den euskara maila).
• Eskualdean bizi edo ingurua ongi ezagutzea.
Baloratuko da:
• Hedabideen sektorean lan egin izana marketin edo komunikazio arloetan
• Analitika eta datuen neurketarako tresnen ezagutza.
• Marketin digitalean ezagutza: social media marketina, Email marketina eta web posizionamendua.
• Gidabaimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da:
• Lanaldi osoko kontratu iraunkorra.
• Berehala lanean hastea.
• Lantokia Errenteria-Oreretan.
Interesa duenak bidali curriculuma oh@hitza.eus helbidera, MARKETIN-2025 erreferentzia zehaztuz, 2025eko martxoaren 24a baino lehen.
CV bidaltzeko helbide elektronikoa: oh@hitza.eus
Informazio gehiago: https://oarsoaldea.hitza.eus/2025/03/07/hitza-lan-eskaintza-marketin-arduraduna/
- Enpresa: OarsoBidasoko Hitza
- Jarduna: Osoa
- Sektorea: Administrazioa eta bulegoak
- Lanpostua: Marketin arduraduna
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Gurekin lana egin nahi?
Getaria
Balearri Jatetxean (Getaria) langile bila gabiltz. Interesatuak bidali curriculuma: rest.balearri@hotmail.com-era. Animatu gure ekipoko kide izatera!
Lana FormakuntzaHaur bat zaindu
Azpeitia
Bi astetik behin, asteko hiru arratsaldetan 5 urteko haur bat zaintzeko pertsona baten bila nabil. 16'45 tik 18'45etara. Gutxigorabera hilean 7 Edo 8 arratsalde. Orduko 12 euro.
Lana FormakuntzaZerbitzari bila kafetegian
Zarautz
Zerbitzari bila gabiltza zarauzko okindegi/kafetegi baterako. Interesatuak jarri harremanetan telefonoz.
Lana FormakuntzaEtxeko garbiketa lanetarako pertsona bila
Oiartzun
Etxerako lanetarako, pertsona baten bila ari gara. Astean 2-3 ordu. Etxea, Oiartzunen dago, Errenteriako Zamalbide auzo ondoan.
Lana Formakuntza