Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Nafarroako suteen ostean AUZOLANA

Abaigar

Azken eguneraketa: 2022-07-05

Basoak, zereal-lurrak, olibadiak, mahastiak… Nafarroan inoiz erregistratutako sute handienek 15.000 hektarea inguru kiskali dituzte ekainean. Zalantzarik gabe, hondamendia izan da gure lurrentzat, baina suhiltzaile, basozain, nekazari, abeltzain eta herritarren arteko auzolana erabakigarria izan da erabateko tragedia sahiesteko. Herritarren ordua dela sinetsita, diru-bilketa abiatu dugu, uztailaren 15era arte, auzolanak etenik izan ez dezan. Unearen larritasuna ulertuta, Errigorak 10.000 euro jarri ditu, eta euskal herritarrei haien ekarpena egiteko eskatu nahi diegu, nork bere ahalaren neurrira, lurra bestela kudeatuko duten proiektuak sustatzeko. Atera dezagun txarrenetik onena; izan daitezela errautsak ongarri.

Egin zure ekarpena estekan klik eginda.

Informazio gehiago: https://www.errigora.eus/?utm_source=info-emaila&utm_medium=email&utm_campaign=suteak#ekarpena

  • Hasiera:
  • Bukaera:





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?