Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Nafar Ateneoa poesia sarian parte hartzeko epea
Donostia
Pertsona orok parte har dezake, eta aurkezten diren lanek argitaratu eta saritu gabeak izan behar dute.
Halaber, ezingo da, aldi berean, beste poesia-lehiaketa batean parte hartzen aritu.
Poemak euskarazkoak izango dira eta egile bakoitzak poema bakarra aurkez dezake, gehienez 60 bertso-lerrokoa.
Edizio honen gaia Sorioneku izango da, zentzu zabalean bada ere.
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31n, asteartea, amaituko da, 14:00etan. Aurkeztu beharreko lanak postaz bidal daitezke eta baita posta elektroniko bidez ere, euskera@ateneonavarro.es helbidera.
Poema onenaren egileak 1.500 euroko diru-saria jasoko du eta baita diploma ere. Iruñean egingo den ekitaldian jasoko du saria irabazleak eta poema irakurri beharko du bertan.
Urtarrilaren 31an amaituko da epea.
- Hasiera:
- Bukaera: 2023-01-31
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Beasaingo basoak, nondik nora?
Beasain
2023-02-01 // 2023-02-15
Gure baso naturalen onurak ezagutzeaz gain, hauen izaera eta bilakaera hobeto ulertzeko gakoak. Hitzaldia, hizlari, Garazi Auzmendi. Tokia: Igartzako Jauregia. Ordua: 18:00
AgendaBeasaingo joaldunak- entsegu irekia
Beasain
2023-01-31 // 2023-02-04
Joaldunak nola jazten diren ikusi eta probatzeko aukera! Otsailak 4, Beasainen Pergolatako frontoian.
AgendaMare, ilargiari poemak- Liburu aurkezpena
Oiartzun
2023-01-31 // 2023-02-02
Otsailak 2, 19:00ean Oiartzungo Udaletxeko pleno aretoan.
AgendaBeasaingo inauteri herrikoiak
Beasain
2023-01-30 // 2023-02-18
Adi guztioi! Aurten ere badatoz Beasaingo Inauteri herrikoiak! Urteroko dantza desfile herrikoia Inaute larunbatean (otsailaren 18an) ospatuko dugu aurten ere, eta aurten ere deialdi irekia luzatzen diegu gurekin batera dantza…
Agenda