Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Loratu Mutriku bonoak jasotzeko ordutegia zabaldu da

Mutriku

Kategoria: Denetarik

Loratu Mutriku bonu kanpainaren baitan ateratako 7.600 bonuak saltzeko, Mutrikuko Udalak asteburuetan ere bonuak erosteko aukera zabalduko du, “astegunetan eta goizez Turismo Bulegora hurbiltzeko zailtasunak dituzten herritarrengana ere ailegatu ahal izateko”. Hala, orain arte astelehenetik zapatura 10:00etatik 14:00etara erosteko aukera bazegoen, aurrerantzean bariku eta zapatuetan 16:00etatik 18:00etara ere erosi ahalko dira, Turismo Bulegoan bertan.

Kanpaina irailaren 15ean abiatu zuten, eta azaroaren 15era arte 35 euroren truke 50 euroko eros ahalmena duen bonu sorta erosteko aukera zabalik dago.

Bonuak erosteko prozedurak orain arteko bera izaten jarraitzen du; Mutrikun erroldaturik eta 16 urte baino gehiago dituen edonork gehienez ere bi bonu sorta erosteko aukera du.

Bonuak 63 establezimendu hauetan erabili ahalko dira:
Abel Harategia · Adats Ileapaindegia · Alazne Optika · Albaro Denda · Alboka Okindegi eta Kafetegia · Aldana Burdindegia · Alkolea Edaritegia · Ametza Taberna · Ansorregi Oinetakoak · Apain Estetika Zentroa · Aparra Arropa Denda · Apartak Ileapaindegia · Arrizabalaga Harategia · Azkenetxe Ristorante · Bar Puerto · Bare Bare Taberna · Batzoki Taberna · Beristain Liburudenda · Bigara Fruta Denda · Buceo Euskadi · Cristinaenea denda · Dilaitz barne diseinua · Doner Kebab Bolinete · Dotore Ileapaindegia · Ekoamalur Ekodenda · Garaia Arropa Denda · Gotzon Arrandegia · Gotzone Ileak Ileapaindegia · Goxart Obradorea · Iparragirre altzariak · Iratxe Lorak · Iratxe Masajeak · Iripe Etxetresnak · Islada Fisioterapia · Itxasne Frutategia · Joseba Elezgarai Masaje eta Osteopatia · Josune Ileapaindegia · Kalbaixo Jatetxea · Kardala Taberna · Lasuen Elezgarai Botika · Lekube Burdindegia · Lon Apraiz Botika · Loretxu Taberna · Madariaga Paperdenda · Maider Pinto Estetika · Maneiro Lentzeria · Mila Frutategia · Miruaitz Taberna · Olaizola Arropa Denda · Panadei Berri · Perras Arrandegia · Piper-en Txokoa Taberna · Potero Denda · Sabina Denda · San Juan Jatetxea · Soul Arropa Denda · Subeltz Taberna · Txalaparta Okindegi eta Taberna · Txikixak Arropa Denda · Txirlatxo Taberna · Zelaieta Jatetxea · Zuriñe Estetika

    Eguneratua: 2020-10-23


    Antzeko iragarkiak