Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Landare exotiko inbaditzaileak itsasbazterrean

Kategoria: Denetarik

Euskal Erlaitzak ondare-balore azkarra duten larre eta landa-paisaia ugari barnebiltzen ditu. Natura eremu sentikor gisa sailkatua den eremu hau aniztasun biologikoarentzat arnasgunea da eta landare eta animale espezie ugarirentzako aterpea.

Landare exotiko horien zabalkundeari aurre egiteko, bizilagunok, berdeguneen eta baratzetzaintza munduko eragileok, baratzezainak eta natura ermuen kudeatzaileok gure jakintza sakondu eta ohiturak aldatu behar ditugu.

Eremu biologiko jarraien babeserako eta berrosaketarako, bai eta espezie inbaditzaileen erregulaziorako ere, hartu beharreko kudeaketa neurrientzat euskarri tekniko gisa balia daiteke tresna hau.

Horrela, CPIEren teknikari baten aholkuak jaso ditzakezu zure baratzearen edo laborantza eremuen kudeaketarako. Hitzordu teknikoak har ditzakezu, urririk, gai horren lantzeko.

Ezagutu hobe babesteko, inplikatu hobe sentsibilizatzeko, parte hartu hobe ekiteko! Horra lurralde honetan CPIEk eskaintzen dizun bidea.

Beraz, sar gurekin harremanetan!

    Eguneratua: 2020-10-20


    Antzeko iragarkiak