Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Lan eskaintza Uda leku elkartean

Uztaritze

Azken eguneraketa: 2023-01-25

Eginbeharrak

Bilgune zuzendaria – %47 (opor garaietan): Uztaritze-Itsasu bilgune gune-anitzaren koordinazioa segurtatu oporretan; bilgunearen funtzio administratiboa & finantzarioa segurtatu (TAM deklarazioak, izen emateak, buxeta pedagogikoaren segipena…); animatzaile taldeak kudeatu: noiztenkako animatzaileak langile berri gisa hartu, animatzaileak segitu eta formatu; proiektu pedagogikoa sortu, gauzatu eta ebaluatu, familien eta haurren harreraren kalitatea segurtatu, elkarte eta instituzioekin partaidetzak segitu/garatu
Bilgune animatzailea (Baiona edo Biarritzeko bilgunean) – %40 (asteazkenetan)
AIGA Formatzailea – % 5 (profilaren arabera)
Elkartearen zuzendaritza eta pedagogia batzordeetan parte hartu (%8)

Eskaturiko gaitasunak

Euskaraduna izatea derrigorrezkoa
Animazio arloko diploma profesionala ukan: BPJEPS LTP, DUT animazioa edo DEJEPS
Egonaldi eta bilguneen zuzendaritzan esperientzia
Haur eta helduekin kalitatezko harremana sortzeko gaitasuna
Sortzailea, dinamikoa, autonomoa, taldean lan egiteko gaitasuna
Euskaraz eta frantsesez mintzatzeko eta idazteko gaitasuna

Baldintzak

8 hilabeteko kontratu mugatua, mugagabea bilakatu daitekeena
Lehenbailehen hastekoa iraila arte – denbora osoz (1492 ordu/urtea)
Ordutegia: eskola asteetan 18 ordu astean / opor garaietan 48 ordu astean
Animazio arloko Hitzarmen Kolektiboa
Hilabete saria: 2 102,50 € gordina (Hitzarmen kolektiboko IV. taldea, koef. 310)
Lan tokiak: Uztaritze & Itsasun oporretan, Baiona edota Biarritzen astean zehar.
Telelana egiteko aukera ere.

Xehetasunak eta hautagaitzak

CV +motibapen gutuna bidali lehenbailehen koordinazioa@udaleku.eus helbidera.

Info +: Maddi 06.67.26.28.86

Informazio gehiago: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/lan_eskaintzak/4183-lan_eskaintza_uda_leku_elkartean

  • Sektorea: Administrazioa eta bulegoak


    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen