Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Lan eskaintza – Azpeitiko Kulturaz Kooperatiba

Azpeitia

Kategoria: Lana Formakuntza

Azpeitiako Kulturaz Kooperatibak koordinatzaile lanerako pertsona bat behar du lanaldi osorako.

Eskatzen dena:
– Koordinatzaile lanerako metodologia barneratua izatea: agenda, bitartekoak, proiektuak, zerbitzuak eta pertsonak koordinatzeko gaitasuna.
– Kooperatibaren helburu estrategikoak garatzeko eta gauzatzeko lidertza.
– Lantaldean aritzeko gaitasuna.
– Herriko kultur komunitatearen eta herriko eragileen eta euskal kulturaren ezagutza.
– Euskara menperatzea, ahoz zein idatziz.
– IKT ezagutza eta komunikatzeko eta harremanetarako gaitasuna.
– Ordutegi eta egutegi malgutasuna.
– Harrera lanetarako prestakuntza izatea baloratuko da.
– Kultur komunitateko partaide izatea baloratuko da.
– Gidabaimena (B1) eta autoa izatea baloratuko da.

Eskaitzen dena:
– 6 hilabeteko kontratua. Luzatzeko aukera garbiarekin.
– Lantokia Soreasu auzoko Dinamoa sormen gunean.
– Kultur proiektu aberats bateko partaide izatea.

Interesatuak bidali zuen curriculumak kulturaz@kulturaz.eus helbidera, ekainaren 16a baino lehen.

  • Enpresa: Kulturaz Kultur Kooperatiba
  • Jarduna: Lanaldi osoa
  • Sektorea: Administrazioa eta bulegoak
  • Lanpostua: Koordinatzailea

Eguneratua: 2021-06-07


    Antzeko iragarkiak