Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

LAB TOLOSA: lan eskaintza

Tolosa

Kategoria: Lana Formakuntza

TOLOSAKO EGOITZAN JARDUNGO DUEN ETA ABOKATU BEZALA ARITUKO DEN KIDE BATEN BEHARRA DUGU.

Lanaldi osoko lanpostua izango da ahalik eta azkarren bete behar duguna. Zure inguruan norbait interesa duena eta aproposa izan daitekeena ezagutuko bazenu, guri helaraztea eskertuko genizuke.

Ardura betetzeko euskaraz, nahiz gazteleraz funtzioak betetzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da. Halaber, hainbat gaitasun ere aintzat hartuko dira:
– Sindikalgintzaren ezagutza eta esperientzia
– Talde dinamizaziorako iniziatiba eta trebetasuna
-Ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna
-Militantzia-konpromisoa
– Pertsonekiko enpatia

Interesa duenak, URRIAREN 30A BAINO LEHEN E-POSTA BAT BIDALI BEHARKO DU HELBIDE HONETARA: o.arozena@lab.eus

Bertan, izen abizenak, harremanetarako telefonoa eta ardura betetzeko zergatia (testu laburra) azaltzeaz gain, kurrikuluma atxikita bidali beharko du. Sindikatuaren egituratik prozesu bat abiatuko da, interesa adierazi duten guztiekin harremanetan jarri eta pertsonarik egokiena nor den erabakitzeko.

    Eguneratua: 2020-10-16


    Antzeko iragarkiak