Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

KRASK SOINUA proiektuari babesa

Kategoria: Denetarik

Krask Soinua dokumentalak “Euskal kasua” medio, mendebaldean torturak azken mende erdian izan duen bilakaera eta eragina aztertzen ditu.

Ez da proiektu erraza, deserosoa batzuentzat, eta konplikatua guztientzat, baina egun, Mirokutana (BD13), Irusoin, (Agur Etxebeste, loreak, Handia) eta GASTIBELTZA, ekoiztetxeek, proiektuari gorputza eta bermea ematen dioten lankidetza bat sortu dute.

2016an, dokumentalaren zuzendariak “Torturaren ikerketa proiektua Euskal Herrian (1960-2013)” egitasmoaren aurkezpenera joateko aukera izan zuen, eta ikusi eta entzun ahal izan zuenagatik hunkituta, txosten hura dokumental baterako oinarri bihurtzeko erabakia hartu zuen.

Proiektu konplexua da hau, eta lan handia egin bada ere, ez da beti lortzen aurrekontua osatzeko behar den laguntza kopurua. Crowdfunding-arekin dugun helburua, gertatzen dena gertatzen dela, filmaketaren gastuak estaltzeko gutxienekoa ziurtatu ahal izatea. Hau da Mirokutanak bere gain hartzen duen erantzukizuna, proiektuaren ekoizle-kide gisa. Ekoizte osteko eta banaketa gastuak beste aldeek beren gain hartzen dituztelarik, dokumental honek estreinaldi data bat eta merezi dituen banaketa kanalak izango dituela bermatzen da.

Zure laguntza eta babesa eman nahi badiozu lotura honen bitartez hartu dezakezu crowdfunding kanpainan:
https://eu.goteo.org/project/krask-soinua

Hemen ikusi dezakezu dokumentalaren trailerra:
https://vimeo.com/463783488

    Eguneratua: 2020-10-23


    Antzeko iragarkiak