Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

KEINU, ANTZERKI IKASTAROA GERNIKAN

Gernika-lumo

Kategoria: Aisia/Kirola

Errotik gorantza datorren keinua ahotsa, gorputza, zeinua.

Artedramak eta Kultur Etxea Fundazioak elkarlanean, arte eszenikoetara hurbildu nahi duten herritarrei aukera luzatu nahi diegu jolasa, irudimena eta sorkuntza elementu nagusitzat dituen antzerkiaren abenturan murgiltzeko. Gernika-Lumon kultur eskaintza anitza emateko asmotan antzerki ikastaroak ere eskaini nahi ditugu. Arte eszenikoen mundura lehen pausua emateko tailer trinkoak euskaraz proposatzen ditugu eta horiekin batera antzerkigile ezberdinen begirada ezagutzea dugu helburu.

Antzerkia jolas moduan euskara hutsean lantzea da gure erronka nagusia beste behin ere. Saio hauetan ikasle bakoitzak bere sormenezko unibertso propioa eraikitzea gustatuko litzaiguke eta antzerkiak dituen forma guztiak ezagutzea gurekin.

Izena emateko, jarri gurekin harremanetan 615 779 511 telefonora deituz, edo info@artedrama.eus helbidera idatziz.

    Eguneratua: 2020-10-30


    Antzeko iragarkiak