Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

IraQueerle taldea

Donostia

Azken eguneraketa: 2022-10-17

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak LGTBIQ+ gaien inguruko liburuak irakurri eta hauen inguruko solasaldiak egiteko talde Iraqueerle taldea antolatu du. Hilean behin elkartuko dira Egiako Teila Fabrikan, 18:30ean, euskarazko zein gaztelaniazko liburuen inguruan euskaraz aritzeko.

urrengo hitzorduak eta irakurketak ere zehaztu dituzte: azaroaren 8an, Noiz bukatzen da armairua? (Egoitz Arbiol eta Ibai Fresnedo); abenduaren 13an, El feminismo queer es para todo el mundo (Gracia Trujillo); urtarrilaren 10ean, ¿Por qué ser feliz si puedes ser normal? (Jeannette Winterson); otsailaren 14an, La política de todes. Feminismo, teoría queer y marxismo en la intersección (Holly Lewis); martxoaren 14an, El arte queer del fracaso (Jack Halberstam); apirilaren 18an, Borrokalari transgeneroak (Leslie Feinberg); maiatzaren 9an, Por una política a caraperro (Paco Vidarte); ekainean, Antzinako berri-berriak (Kae Tempest).

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaiaren inguruan interesa duen edonork har dezake parte. Parte hartu nahi izanez gero, iraqueerle.ehgam@ni.eus helbidera idatzi behar da.

  • Hasiera:
  • Bukaera: 2023-05-09


    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen