Indalecio Ojanguren XXXIII. Argazki Lehiaketa 2020
Eibar
Kategoria: Aisia/Kirola
Indalecio Jauregi Argazki lehiaketan parte hartzeko aukera.
Parte-hartzaileak: Nahi duten guztiak.
Gaia: Norberaren aukeran.
Lanak: Gehienez ere 3 argazki zuri eta beltzean, eta 3 koloretan. Inoiz saritu gabeak izan beharko dira.
Izen-emate eskubideak: Doakoak.
Aurkezpena: Lanak 40 x 50 zm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira.
Egilearen datuak -izena, abizenak, NAN-AIZ.., posta helbidea eta elektronikoa, telefonoa eta, hala balitz, zein elkartekoa den – kartazal itxi batean joan beharko dira, eta kartazala paketearen kanpoaldean erantsita. Kartazalean lanen lema jarri beharko da.
Lanak helbide honetara bidali beharko dira:
EIBARKO UDALA
KULTURA ARLOA
INDALECIO OJANGUREN XXXIII. ARGAZKI LEHIAKETA
PORTALEA – Bista Eder, 10
20600 Eibar
Postaz bidaliz gero, ziurtaturik igorri beharko dira eta gasturik gabekoak izango dira.
Informazio gehiago: https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/ikastaroak-lehiaketak-sariketak/indalecio-ojanguren-xxv.-argazki-lehiaketa-2012
Eguneratua: 2020-09-28
Antzeko iragarkiak
Running eta Trail Running entrenatzailea
Aisia/KirolaAsfaltoan zein mendian korrika egiteko entrenatzaile zerbitzua eskeintzen da. Korrika egiten hasi zein maila guztiei zuzendua. Online plangintzak edota saio presentzialak egiteko aukera, zein kirol aholkularitza eta lasterketetan "erbi" lanak…
30€