Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Gure oroimenaren fotogramak

Sakana

Kategoria: Denetarik

Nafarroako Ondare Filmografikoa bildu, digitalizatu eta zaintzeko asmoarekin, Filmotekak herritarrei deia egiten die etxean izan dezakeen materiala dokumentatu nahi duelako. Material orok balioa duela jakinarazi nahi dute ( kamerak, proiektoreak, aldizkariak, gidoiak, bobinak, VHS, Betacam, DVDak, filmak…).

Bi aukera daude materiala uzteko:
· Gordailua ( epe baterako uzten da, material digitalizatuaren kopia bat ematen zaio gordailugileari, eta nahi duenean berreskura dezake bere materiala artxibotik)
· Dohaintza ( Materiala ezin da artxibotik jaso, Artxiboari ematen zaizkio eskubideak, material digitalizatuaren kopia bat ematen zaio dohaintza-emaileari).

Galdetu zure herriko liburutegian, han emango dizute informazio gehiago, beraiek egingo dute bitartekari lana eta. Edo deitu Nafarroako Filmotekako Artxibora 848 424 750 (filmoteca.archivo@navarra.es) edo Liburutegi Zerbitzura 848 427 784 ( cflamarg@navarra.es).

    Eguneratua: 2021-07-26


      Antzeko iragarkiak