Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

EUSKARAZKO KULTUR EKITALDIEN SORKUNTZARAKO LAGUNTZA “Hi(zki)bridoak, literatura mutanteak”

Bilbo

Azken eguneraketa: 2022-09-07

Euskararen Etxeak hiru mila euroko saria bideratuko du 2023ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko. Euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea, ezagutaraztea eta askotariko diziplina eta adierazpide sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea du helburu laguntza honek.

Edozein kultur diziplinatan ari den edo jardun nahi duen oro aurkez daiteke, banaka zein taldeka, eta lan bakarra aurkeztu behar da. Zeregina euskara hutsezko emanaldi berri baten gidoia sortu eta garatzea izango da. Aukeratutako lanaren lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskainiko da, udazkenean. Emanaldiak formatu txikian egiteko modukoa izan beharko du.

Azaroaren 14an amaituko da lanak aurkezteko epea, eta epaimahaiak abenduaren 19an jakinaraziko du erabakia. Bost kidek osatuko dute epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak.

Oinarriak kontsultatzeko klikatu esteka.

Informazio gehiago: https://euskararenetxea.eus/wp-content/uploads/2022/08/Laguntza_oinarriak_2023_PDF-1.pdf

  • Hasiera:
  • Bukaera: 2022-11-14


    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntzea nahi duzu?
      Kaixo! 👋
      Arreta-ordutegia 8:00-16:00 da. Zertan lagundu zaitzakegu?