ENKARGUK: SAKELEKOTIK EROSI ETA GUK ERAMAN
Azpeitia
Kategoria: Denetarik
Herriko merkataritza eta lehen sektorea indartzea helburu dituen zerbitzu berria da ENKARGUK.
www.enkarguk.eus
Azpeitiko Udalaren eta herriko merkatarien nahiz ekoizleen elkarlanetik sortu den proiektu pilotua da, eta elikadura arloko saltokiei nahiz azokako postuei salmenta bide berriak garatzen lagundu nahi die.
Zure enkarguen zerrenda Whatsapp bidez bidali, eta etxean, kontsignan edo saltokian jasotzeko aukera eskaintzen du EnkarGuk zerbitzuak.
Ezagutu EnkarGuk saltokiak: 16 denda eta 13 azoka ekoizle ditugu bertan. Lehenengo eta hirugarren sektoreetako produktuak aurkituko dituzue. Bertako eta gertuko produktuak zuen zerbitzura.
https://enkarguk.eus/dendak/
https://enkarguk.eus/azoka-ekoizleak/
Infomazio gehiago:
www.enkarguk.eus
Eguneratua: 2020-11-20
Antzeko iragarkiak
KAORI FAKTORIA: JOSKINTZA IKASTAROAK
DenetarikLarunbat honetan joskintza ikastaroak egingo ditugu!🤗 Hasiberrientzat dira saio hauek, makina ezagutu eta martxan jartzeko. Interesa baduzu idatzi mezu zuzen bat FBeko orrian https://www.facebook.com/kaorifaktoria/ (Beste herri batetik bazatoz justifikantea egingo…