Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Elkartasun lasterketa birtuala #ziordia2020

Sakana

Kategoria: Denetarik

Ziordiko Running Taldeak antolatu du eta agorrilaren 29an izanen da. Nork bere herrian edo hirian korrika egin behar du eta gero egindako km-en berri sare sozialetan #ziordia2020 hastag-a erabiliz zabaldu behar du.
Izen ematea https://labur.eus/Ocom5 web orriarne bidez egin behar da.
Gutxieneko kopurua 5 euro da. Jasotzen den diru guztia Paris 365 jangela sozialarendako izanen da.
Egun berean Drave t fundazioa, Markelekin Aurrera eta Rett sindromeko Espainiako Elkartearen aldeko zozketak eginen dira. Haien webguneetan eta sare sozialetan daude zozketen berri. Erakunde bakoitzak ditu txartelak eta bakoitza euro baten truke erosi daiteke.
Guztira 100 bat sari zozketatuko dira

    Eguneratua: 2020-07-24


    Antzeko iragarkiak