Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko programa

Ordizia

Kategoria: Denetarik

Ekintzailetza sozial eta ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko programa eskainiko da datozen hilabeteetan Ordizian.

6 saio teoriko-praktiko izango dira eta, besteak beste, ekonomia sozial eraldatzailea eta kooperatibismoaren oinarriak, ekonomia feminista, ekintzailetza soziala aniztasunetik eta tokiko garapen eraldatzailea landuko dira.

Atal honetan parte hartzeko izen ematea beharrezkoa da: koopfabrika.eus/goierri

Horrez gain, sustapen saio irekiak ere egingo dira.

Saio teoriko-praktikoak Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan egingo dira eta sustapen saioak, berriz, Barrena Jauregian.

    Eguneratua: 2020-09-29


    Antzeko iragarkiak