Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Uztailetik aurrera haurrak zaintzeko prest Goierrin

Beasain

1€

Kategoria: Lan eskariak

Kaixo! Nire izena Aintzane da, 32 urteko Besaindarra naiz eta haur hezkuntzako hezitzailea naiz. Azken urteetan ingelesa irakasten ibili naiz, Euskal Herrian, Espainian zein Erresuma Batuan. Haur zein gaztetxoekin lan egitea asko atsegin dut, edozein dela lekua edota egoera. Urtean zehar HH zein LH eta DBHko ikasleekin aritzen naiz eta udan udalekuetako zuzendari eta begirale bezala egiten dut lan. Esperientzia zabala daukat ekintzak eta jolasak sortzen zein koordinatzen, baina haurrekin lan egitean beti daukat zerbait gehiago ikasteko aukera, hau bai da etxeko txikienekin lan egiteak duen xarma handiena! Ipuin kontalaritza, artea eta antzeztea gustuko dut (gaztetan nire gauzatxoak egina naiz antzoki eta telebistan) bai eta kirola egitea ere. Eskulanetarako iaioa naiz eta birziklapena eta jasangarritasunari lotutako ekintzak burutzea eta atsegin dut. Ekintza guzti hauek haurrekin eta haurrentzako antolatzea da nire pasioetako bat, eta batzutan ingeleraz egiteko aukera dudanean bi gauzak lotu ditzaket: esperimentazioa – sorkuntza eta kulturen elkarbanatzea. Uztailetik aurrera zuen txiki zein gazteekin laguntza behar izanez gero, jarri lasai kontaktuan, elkarrekin ikasi eta ondo pasa dezakegula ziur bai nago 🙂

  • Enpresa: Haurrak zaindu
  • Sektorea: Pertsonen zaintza
  • Lanpostua: Haur zaintzailea

Eguneratua: 2020-05-25


Antzeko iragarkiak