Donostia inguruan logela bila
Donostia
350€
Kategoria: Pisua konpartitu
Kaixo!
25 urteko mutil bat naiz, eta bizitzera joateko logela baten bila nabil. Kirola egitea eta kultura kontsumitzea gustatzen zait, eta pisukideekin tarteka mota horietako planak egiteko giroa egotea bilatzen dut; ahal dela, nire adinaren bueltan dabiltzanak.
Iragarkian Donostia jarri dudan arren, ez nuke arazorik izango inguruko herriren batera joateko, hala nola, Hernani, Orereta edo baita Tolosa bera ere.
Beraz, zure pisuan gelaren bat libre baduzu edo nire antzeko egoeran bazaude eta zaletasunak partekatzen baditugu, jarri lasai nirekin harremanetan eta elkarrekin bila genezake zerbait.
Mila esker😊
Eguneratua: 2021-04-01
Antzeko iragarkiak
INSTALAKUNTZA FOTOBOLTAIKOAK ZURE ETXE, BASERRI EDO TXABOLARAKO
HigiezinakEuskal Heri osorako edozein motatako instalakuntza fotoboltaikoak egiten ditugu. Etxe, baserri edo txabola baten jabea bazara aprobetxatu eguzki energiak dituen onurak eta errentagarritasuna! Eskatu zure aurrekontua edo galdetu edozein zalantza…