Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Buru osasunarekin lotutako film emanaldia
Donostia
Buru osasunarekin lotutako film emanaldiak antolatu dituAgifes elkarteak. Proiekzioen ondoren, solasaldiak egingo dituzte, pelikula bakoitzak buru osasunaren inguruan duen mezuan sakontzeko.
Saioak azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an izango dira, Principe zineman, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapenak leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astelehenetik aurrera. Lehen filma, azaroaren 7koa, Litus izango da. Komedia dramatiko bat da. Talde bateko kide batek bere buruaz beste egin du, eta hiru hilabeteren ondoren berriz elkartuko dira lagunak. Bigarrena drama psikologiko bat izango da: No tengas miedo. Sexu abusuak sufritu zituen neska baten haurtzaroari buruzko filma da. Gazteak bere bizitza berregitea erabakiko du, iraganari lotutako guztiari aurre eginez.
Hilaren 21ean Un amor intranquilo filma emango dute. Familia elkarrekin mantentzeko ahaleginean dabilen bikote baten istorioa kontatzen du. Senarrak nahaste bipolarra du, eta zailtasunei aurre egiten saiatuko dira. Hilaren 28an amaituko da zikloa, El rey del barrio filmaren proiekzioarekin. Pete Davidson umoregile eta aktore estatubatuarrarengana hurbildu nahi du publikoa. Bere aita hil zenetik buru osasuneko arazoak dituen gaztea da protagonista.
- Hasiera: 2022-11-07
- Bukaera: 2022-11-28
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
OIartzun kantuan
Oiartzun
2023-05-27
Larunbatean Oiartzun kantuan arituko da Oidultz eta Errenteriako Herri Arte Eskolaren eskutik. Emanaldiaren nondik norakoak ezagutzeko Oidultzeko kide Pernando Gonzalezekin hitz egin dugu.
AgendaGeruzak: Ondo bizitzea ikus-entzunezkoaren estreinaldia
Iruñea
2023-06-08
Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko proiektua da Geruzak. Elkar argitaletxeak eta Jakin fundazioak elkarlanean sortua, gazteekin gazteentzat…
AgendaKantu eta Hitza
Iruñea
2023-05-18 // 2023-06-22
O-ko Andre Maria plaza izango da Kantu eta Hitza Iruñeko Udalaren euskarazko musika programaren edizio berriaren egoitza. Sarrera librea izango da lekuak bete arte. Kontzertuak maiatzaren 18tik ekainaren 22ra izango…
Agenda