Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Alegian begiraleak kontratatzeko deialdia

Alegia

Azken eguneraketa: 2022-05-18

Alegiako Udalak haurrentzako ekintzak egingo ditu uztailean zehar eta ekintza horietan begirale modura aritzeko jendea kontratatuko da. Alde batetik, udaleko irekiak egingo dira eta bestetik kirol udalekuak. Bi kasuetan, bina txanda eskainiko dira. Lehena uztailaren 1etik 14ra eta bigarrena uztailaren 18tik 29ra.

Begirale lanetan aritzeko interesa dutenek maiatzaren 27a baino lehen bidali behar dituzte kurrikulumak eta zein ekintzatan aritu nahiko luketen zehaztu beharko dute. Kurrikulumak kultura@alegia.eus helbidera bidali daitezke edo kultur etxean entregatu.

  • Jarduna: Begiralea
  • Sektorea: Beste sektoreak


    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntzea nahi duzu?
      Kaixo! 👋
      Arreta-ordutegia 8:00-16:00 da. Zertan lagundu zaitzakegu?