Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Administraria behar da

Tolosa

Azken eguneraketa: 2024-06-11

Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko administrazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek ekainaren 24ra arte izango dute Curriculum Vitaea bidaltzeko epea.

Eskaintzen da:

Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan.
Egun erdiko lan kontratu mugagabea, sei hilabeteko probaldiarekin.
Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
Ordutegi eta lan-jardun malgua.
Tolosaldeko euskaltzale mugimendua hobeto ezagutzea eta eragile izatea.
Hasteko aurreikusten den data: uztaila.

Lanpostuaren zeregin nagusiak:

Elkartearen kontabilitatearen, fakturazioaren eta ordainketen kudeaketa.
Dirulaguntzen eskaerak, justifikazioak eta memoriak bideratzea.
Urteko finantza planaren eta proiektuen planteamendu ekonomikoen lanketa egitea.
Aholkularitza zerbitzuarekin etengabeko harremana izatea.
Elkarteko gainerako proiektuetan eta lanetan parte hartzea.

Eskatzen da:

Administraritzarekin eta finantza-kudeaketarekin lotutako ikasketak izatea.
Ofimatika menderatzea eta Excelen ezagutza aurreratua.
Eskarmentua izatea administrazio lanetan.
Kontabilitate eta fakturazio tresnak erabiltzen esperientzia izatea.
Jarrera euskaltzalea eta taldean lan egiteko gaitasuna.

Kontuan hartuko da:

Administraritza lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
Euskalgintzaren inguruko ezagutza.
Gizarte mugimenduetan esperientzia.
Tolosaldekoa izatea.
Gidatzeko baimena eta autoa.

Interesatuek bidali Curriculum Vitaea ekainaren 24a baino lehen ondorengo helbidera: galtzaundi@galtzaundi.eus.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 655 004 telefono zenbakira.

CV bidaltzeko helbide elektronikoa: galtzaundi@galtzaundi.eus

Informazio gehiago: https://www.galtzaundi.eus/administraria-behar-du-galtzaundi-euskara-taldeak/

  • Enpresa: Galtzaundi Euskara Taldea
  • Jarduna: Euskara elkartea
  • Sektorea: Administrazioa eta bulegoak
  • Lanpostua: Administraria
  • Kontratu mota: Egun erdiko lan kontratu mugagabea, sei hilabeteko probaldiarekin
Telefonoz deitu





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?