Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

4 LANPOSTU GOIENER TALDEAN

Kategoria: Lana Formakuntza

GOIENER TALDEAn lau lanpostu osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua martxan jartzeari ekin diogu.

Hauek dira bila gabiltzan profilak:
Arretako 2 lanpostu (bat Ordiziarako eta bestea Bilborako).
Energia planifikatzaile / teknikari komertzial 1.
Informatikari 1.

Deialdi honekin eta interesatuen eskaerak jasotzearekin batera emango zaio hasiera prozesuari. Eskaerak egiteko epea UZTAILAREN 10ean amaituko da. Eskaerak jaso ondoren, hautatze taldeak eskatutako profiletara hobekien egokitzen diren lagunekin aurrehautaketa egingo du. Prozesuari amaiera emateko, elkarrizketak egingo dira aurrehautatutakoekin, lanpostua esleitu aurretik.

Ondo berrikusi lanpostu bakoitzari dagozkion baldintzak:
ARRETA: https://www.goiener.com/downloads/LANPOSTUAK/202006_ARRETA_ORDIZIA_BILBO_EU.pdf

ENERGIA PLANIFIKATZAILE/ TEKNIKARI KOMERTZIALA: https://www.goiener.com/downloads/LANPOSTUAK/202006_D2030_DEBAGOIENA_EU.pdf

INFORMATIKARIA: https://www.goiener.com/downloads/LANPOSTUAK/202006_SISTEMAK_EU.pdf

Eskaerak egiteko eta CV-a igortzeko orri honetako inprimakia erabili dezakezu: https://www.goiener.com/oferta-de-empleo-2020-06/

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan cv@goiener.com helbidean.

OHARRA: posta elektroniko bidez ez da CVrik onartuko; inprimakiarekin arazorik sortzen ez bada.

    Eguneratua: 2020-06-25


    Antzeko iragarkiak