30 URTETIK BEHERAKOENTZAT 3 LAN ESKAINTZA
Errenteria/orereta
Kategoria: Lana Formakuntza
Gazte Enplegu Planaren barruan, hiru lan eskaintza ditu udalak 30 urtetik beherako gazteei begira.
Katalogatzaile, harreragile eta dinamizatzaile lanpostuak dira, eta parte hartzeko ezinbesteko baldintza da 30 urtetik beherakoa izatea, Errenteria-Oreretan erroldatuta egotea, langabezian egotea, Lanbiden izena emanda egotea eta Gazte Berme Sisteman inskribatuta egotea.
Horretaz gain, lanpostu bakoitzak eskatzen duen titulazioa eta euskara hizkuntz eskakizuna izan beharko dute.
Izen emateak Lanbideren web orriaren bidez egin behar dira, eta EPEA AZAROAREN 30ean AMAITUKO DA.
Eguneratua: 2020-11-24
Antzeko iragarkiak
Arratia eta inguruetan taberna batean lan bila
Lana FormakuntzaAsteburu eta jai egunetan tabernan lan egiteko nire burua aurkezten dut Arratia edo inguruetako herrietan. Neska euskaldun arduratsua eta handinahia lanari dagokionean, eta sektorean esperientziarekin eta harremanetarako gaitasun handiekin. Idatzi…