Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hondartzara edo mendira bai… baina plastikorik gabe

Oporrak edo eguraldi ona iristen direnean, hondartzara joatea edo asteburua mendian igarotzea gustatzen zaigu. Hondartzara, mendira, naturara bai… baina… nola lor dezakegu zero zaborra jarduera horietan? Hemen kontatuko dizut nola.
 
Egia esan, ez dago bide bakarra; gutako bakoitza gure erabaki txikien arduradunak gara. Iraunkortasunerantz eta hondakinik gabeko mundu baterantz ibiltzea guztiok etengabe ikasten ari garen zerbait da; horregatik pentsatu dut zurekin elkarbanatzea nire ustez hondakin gutxien sortzen lagun dezaketen ideia batzuk: zure bidaietarako eta kanpoko ekintzetarako.
 
Garrantzitsuena da txangoa antolatzea, hau da, zer eraman eta nola eraman:

 
Zer eraman: fruta freskoa, fruitu lehorrak eta halakoak, pintxo gisa energia-barra tipikoetara jo beharrean. Jateko mokadurik erosoena eta errazena izango da. Txangoa egiten bazabiltza, ez duzu platerik beharko edo gero bota behar dituzun ontzi asko erabili beharko. Bokadilloak ere ezin hobeak dira, baina orain ikusiko dugu nola eraman behar ditugu filmak ekiditeko.
 
Nola eraman: plastikozko ur botilak erosi beharrean, eskuratu ur botila berrerabilgarria. Soberakinak gordetzeko, berriz, erabili argizarizko poltsa edo berrerabil daitekeen oihalezko poltsa. Oihalezko ezpainzapia ezinbestekoa da, papera saihesteko. Gogoratu papera ekoizteko zuhaitzak moztu behar direla. Erretzailea bazara, ez ahaztu hautsontzi bat zigarro puntak gordetzeko. Ogitartekoak eramateko hainbeste ideia daude plastikozko filma edo zilar papera erabili beharrik izan gabe: argizarizko oihalak, tuper txiki berrerabilgarriak… Gaur egun, badaude baita ogitartekoentzako poltsa bereziak ere merkatuan, boc’n roll esaterako.
 

Egingo duzun jarduera motaren araberan, saiatu ahalik eta gehien produktu iraunkorrak eta ingurumena errespetatzen dutenak erabiltzen. Gogoratu beti ingurumenerako onena zuretzako onena dela eta, batzuetan, zerbait gehiago inbertitu behar baduzu, merezi du. Aurretik hitz egindako aukera berrerabilgarriak, gogoratu, behin egiten den inbertsio bat dira. Berrerabiltzeak luze gabe aurrezpena dakar.
 
Bai hondartzan, bai mendian eta bai eskiatzera edo elurretara joatean, eguzkitako krema erabiliko duzu. Erabili substantzia toxikorik gabeko krema bat, eta filtro naturalak dituena; adibidez, Sol de Ibiza krema. Eta zein da krema mota horien ezaugarria? Erabiltzen dituzten filtroak mineralak dira, hau da, zinca eta halakoak dituzte babesgarri edo SPF gisa. Mineral horiek, uretara doazenean, ez diote itsasoko ekosistemari kalte egiten.
 
Aldaketa edo neurri horiek guztiak ez dituzu denak batera aldatu behar. Gogoratu prozesu ederra eta atsegina dela bizimodu lasai, slow erako eta zaborrik gabeko baterantz abiatzea.
 
Naturak etengabe ematen digu bere onena …

🌈 … gogoratu lekua aurkitu baino garbiago uztea.
 

Ez utzi inolako plastikozko elementurik naturan, zabor bihur ez dadin. Hondakinak ikusten badituzu, har itzazu zureak ez badira ere, ahal den guztietan. Nahiz eta zuk botatakoa ez izan, imajina ezazu etxean aurkitu duzula, ez al zenuke jasoko? Txangoa egiten ari zaren bitartean, oraindik etxean zaude, zure planetan.
 
Instagramen dudan kanalean, baita nire blogeko buletinaren bitartez ere, komunitate eder bat sortzen ari gara, eta bertan elkarrekin bizitza iraunkorrago baterantz goaz. Gonbidatzen zaituztet bertatik pasatzera eta iraunkortasunari lotuta dauden gaiei buruz irakurtzera; bestalde, txango bat egitean, zure ekogomendioak zein diren aipa ditzakezu hemen!
 
 
 
Argazkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude