Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Ezkutu soziala: erreformak eta eusteko neurriak

Historiako gobernu progresistenari esker, pandemiaren lehen hilabeteetan etxegabetzeak atzeratu egin ziren. Neurri horiek luzatuz joan dira, etxebizitzaren gaineko legea berritu duten arte. Hala ere, berritze bakoitzean, luzamenduaren irizpideak aldatuz joan dira, eta gero eta jende gehiago baztertu dute. Beraz, jende asko kaleratu dute, eta askoz ere gehiago kaleratuko dute datozen hilabete eta urteetan, gobernuaren neurriek prozesua moteldu baino ez baitute egin, eta, ondorioz, azken bi urteotan etxe gehienek zor handia pilatu dute. Ordaintzea tokatuko zaien zorra. Orduan, ezinbestekoa da erreforma horien funtzioari erreparatzea, batez ere gaur egungo testuinguruan.

Dimentsio historikoa duen krisi batean bizi gara, non burgesiak irabazia lortzeko duen gaitasuna gero eta txikiagoa den eta langabezia handitzen doan; horren ondorioz, estatua bere kutxak hornitzeko duen gaitasuna murrizten ari da; hala, zor izugarriak ordaintzera behartua dago. Irabazi-ekoizpenera bideratuta dagoen gizarte honi arazo bat sortzen zaio: nola eutsi eta handitu bere irabaziak eta aldi berean proletarioaren erreprodukzioa bermatu eta otzan eduki? Horixe da estatuaren arazoa gizarte burgesaren administrazio kontseilu gisa duen funtzioan. Zuzendaritza politiko horrek duen izaeraren eta eskura duen diru guztiaren araberakoa izango da irtenbidea, baina haren funtsa ez da aldatuko.

Espainiako Estatuko egoerak bere ezaugarriak ditu, eta, horren ondorioz, arazoaren konponbidea erreforma da: gobernua historiako koaliziorik progresistena den bitartean gertatzen ari da XXI. mendeko krisirik handiena. Sozialdemokrata kutsuko koalizio bat da: lan erreformak, etxegabetzeen moratoria, eta abar. Nazioartean piztutako hondamendi kapitalistaren erdian, estatuak miseria geldi dezakeela esaten digute. Baina, orduan, nola da posible jendea kaleratzen jarraitzea? Nola liteke datozen urte eta hilabeteetan jendea etxetik botatzen jarraitzea, zorra pilatu besterik ezin dutelako egin? Nola da posible etxebizitza falta zaien gero eta jende gehiago izatea? Nola liteke gizarte zerbitzuak kolapsatuta egotea? Errealitateak erakusten digu gezur handia dela erretorika sozialdemokrata, gaurko apurrek biharko gosea dakartela, eta, apurren ordainean, estatuaren menpeko bihurtzen gara: prozesu burokratiko amaigabeak, epaileek eta gizarte langileek ezartzen dituzten arauen menpean egotea, eta abar luze bat. Bitartean, legeak egiten dituzte estatuak ezarri dituen bideetatik kanpo proletarioa ez antolatzeko, askatasun politikoak kentzeko eta errepresioa areagotzeko. Erreformak sozialdemokraziaren esentzia erakusten digu: gizartearen haserreari eusteko neurriak baino ez dira, eta dike gisa dihardute, proletarioen edozein erakunde autonomo eragozteko, aldi berean irabazi-ekoizpenak trabarik gabea izaten jarrai dezan.

Azken finean, gizarte ezkutua deiturikoa asmo jakin batekin eratu du burgesiaren alderdi bakarrak (zuzendaritza mahai progresista batez ordezkatua dagoenak), hau da, Espainiako Estatua eta gizarte kapitalista babestea metaketaren logikaz sortu den krisi sozial honetan.

Argazkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntzea nahi duzu?
    Kaixo! 👋
    Arreta-ordutegia 8:00-16:00 da. Zertan lagundu zaitzakegu?