Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Etxebizitza: merkantzia ala eskubidea?

Gaur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, gero eta zailagoa da etxe bat erostea: prezioak azkar eta atsedenik gabe igotzen dira, bizitzaren kostu orokorra bezalaxe. Gure poltsikoak azkar husten dira, eta neka-neka eginda lortzen dugun diru apurrak eskuetatik ihes egiten digu oharkabean. Baina XX. mendeko hiritarrak harriturik oihukatuko luke: «Etxebizitza ez al da eskubide unibertsala?» Gehien irakurritakoek hala dela esango ligukete, baina etxebizitza negozioa eta merkantzia den bitartean ez dela inoiz eskubide bat izango. Kontraesan batek sutzen du orain gure bihotza: etxebizitzak merkantzia izateari utzi behar dio, eta, horrela, litekeena da hura izateko eskubidea betetzea.

Nola egin, orduan, etxebizitzak merkantzia izateari uzteko? Galdera erraza batzuentzat, merkantzia distortsio iragankor gisa ikusten baitute, kapitalista handi batzuen borondate bakartu gisa. Galdera izugarri konplexua guretzat, haren tamaina ikusten baitugu. Aberastasun guztia merkantzia da (etxeak, lantegiak, autoak, luxuzko ondasunak, kontsumo-ondasunak, makinak, etxebizitzak, eta abar), eta merkantzia ondasun horien guztien ekoizpena gidatzen duen logikaren kristalizazioa da: gure gizartean norberaren probetxurako ekoizten da, eta ekoitzitako ondasunek saldu egiten badira bakarrik hartzen dute izaera soziala. Produktu horiek guztiak merkantzia gisa trukatzen badira bakarrik ase ditzakete gizarteko premiak. Logika horretan sortzen, garatzen, hazten eta agortzen da salgaien lege eta eskubide oro. Denok berdinak gara, merkatuan sartzeko eskubide bera baitugu eta ondasunen gaineko jabetza-eskubideak eskuratzen baititugu merkatuan erosten ditugunean. Logika horrekin funtzionatzen dute bai Blakcstonek zein jabe txikiek eta maizterrek. Logika soziala da, ez borondate indibiduala. Gizarte kapitalista funtzionarazten duten harreman sozialak ordezkatzen dituzten legeen multzoa da, non ez dagoen eskubiderik, merkantziarena ez bada.

Orduan, nola irauli logika sozial hori? Gizarte osoak logika horrekin funtzionatzen badu, gizarte osoa aldatzera, pentsatzera eta maila sozialean jardutera beharturik gaude. Gizartea auzoetatik eta hirietatik harago pentsatzeko gai den teoria baten kemena behar dugu. Gizateria osoaren oinarriak aldatu nahi dituen Alderdi Komunista baten ausardia behar dugu. Horrela bakarrik utziko dio eskubideak salgaiaren eskubidea izateari, eta horrela bakarrik lortu ahal izango dugu doako etxebizitza unibertsal eta kalitatezkoa.

Argazkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntzea nahi duzu?
    Kaixo! 👋
    Arreta-ordutegia 8:00-16:00 da. Zertan lagundu zaitzakegu?