logoa

Erabilpenerako baldintza orokorrak eta datuak babesteko politika

Erabilpenerako baldintza orokorrak

Dokumentu honen helburua www.iragarkilaburrak.eus atariaren Erabilera Baldintza Orokorrak zehaztea da. Webgunearen titularra Bertako Hedabideak SL da, eta Andoaingo (20140, Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitza soziala. B-20810396 IFK zenbakia du, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 2.034 liburukian, 91. folioan, 22.525. orrian. Bertako Hedabideak SL etxeak Erabilera Baldintza Orokor hauek aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, une bakoitzean indarrean dagoen legedira, jurisprudentzia berrietara eta merkatuko ohiko praktiketara egokitzeko. Erabilera Baldintza Orokor hauez gain, www.iragarkilaburrak.eus atariko zerbitzu jakin batzuei erabilera baldintza partikularrak (aurrerantzean Baldintza Partikularrak) aplikatu ahal izango zaizkie, beren izaera bereziagatik. Erabiltzaileak www.iragarkilaburrak.eus atariko edozein zerbitzu erabiltzeak Erabilera Baldintza Orokor guztiak onartzen dituela adierazten du, hain zuzen ere, www.iragarkilaburrak.eus webgunean sartzean une horretan argitaratuta dauden baldintzak. Era berean, erabiltzaileak atariko zerbitzuak erabiltzean kasuan kasuko Baldintza Partikularrak onartuko ditu.

1. SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK

1.1. Erabiltzaile izaera: www.iragarkilaburrak.eus webguneko zerbitzuak erabiltzen dituen edozein pertsona izango da erabiltzailea.

1.2. Erregistratzeko beharra: oro har, www.iragarkilaburrak.eus webgunean iragarkiak argitaratzeko BEHARREZKOA IZANGO DA erabiltzailea aurrez www.iragarkilaburrak.eus atarian erregistratzea. Erabiltzailearen erregistroa DOAKOA da.

1.3. Webgune honetan sartzen den iragarle orok konpromisoa hartzen du hemen adierazitako xedapenak zorrotz beteko dituela eta orobat aplikatu beharreko beste edozein xedapen. Bertako Hedabideak SL-k webgunean ager daitekeen edozein informazio moldatzeko eskubidea du, eta ez du inolako obligaziorik erabiltzaileari alde aurretik moldaketa horien berri emateko.

1.4. Zerbitzuen doakotasuna: www.iragarkilaburrak.eus atarian eskainitako zerbitzuak doakoak izango dira oro har.

1.5.www.iragarkilaburrak.eus atariaren erabilera eta zerbitzuak:
Erabiltzaileak Bertako Hedabideak SLk eskainitako eduki edo/eta zerbitzuen erabilera ezagutzen eta onartzen du, eta bere arrisku edo/eta erantzukizunpekoa izango da horiez egiten duen erabilera.
Erabiltzaileak www.iragarkilaburrak.eus ataria eta haren eduki eta zerbitzu guztiak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Erabilera Baldintza Orokorren eta kasuan kasuko zehaztapenen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Era berean, www.iragarkilaburrak.eus atariko zerbitzu edo/eta edukiak egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, ez ditu legez kanpoko edo delituzko jardueretarako erabiliko, ez du hirugarrenen eskubideen aurka jardungo eta ez du jabetza intelektual eta industrialaren gaineko araudia hautsiko. Ordenamendu juridikoko arau aplikagarriak ere ez ditu urratuko.

Atariaren eta haren zerbitzuen erabilera

Oro har, honako arau hauek hartuko dira aintzat, iragarkiak argitaratzeko garaian:

  • A. Izaera arrazista edo xenofoboa duten, terrorismoaren apologia egiten duten edo giza eskubideak erasotzen dituzten eduki edo propagandak ez sartzea edo hedatzea.
  • B.  Konstituzioak eta nazioarteko itunek aitortutako oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei erasotzen dieten informazio, elementu edo edukiak ez zabaltzea, transmititzea edo hirugarrenen esku jartzea.
  • C. Sarbide hornitzailearen, bere hornitzaileen edo Internet sareko erabiltzaileen sistema informatikoetan kalteak eragin ditzakeen datu programarik (birusak eta software kaltegarria) sarean ez sartzea.
  • D. Informazio eta eduki faltsuak, anbiguoak edo zehaztugabeak ez sartzea edo zabaltzea, hartzaileei informazio okerrik ez emateko.
  • E. Legez kontrako publizitatea edo publizitate bidegabea adierazten duen edonolako informazio, elementu edo edukirik ez zabaltzea, transmititzea edo hirugarrenen esku jartzea.
  • F. Webeko zerbitzuen edo/eta edukien erregistro gakoak erabilita beste erabiltzaile batzuk ez ordezkatzea.
  • G. Ez hedatu, transmititu edo jarri hirugarrenen eskura informaziorik, elementurik edo edukirik Atariaren jabeen edo hirugarrenen izenean, baldin eta hauetakoren bat urra badezakete: jabetza intelektual edo industrialerako eskubidea, patenteak, markak edo copyright-ak.
  • H. Ez hedatu, transmititu edo jarri hirugarrenen eskura ezkutuko komunikazioa eta datu pertsonalen legedia urra dezakeen edozein informazio, elementu edo eduki.

1.6. Baztertze eskubidea: Bertako Hedabideak, SLk www.iragarkilaburrak.eus atarirako eta atari horrek eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubidea du. Gainera, erabaki hori hartuta ere, ez die aurrez abisurik eman beharko erabilera baldintza hauek edo/eta kasuan kasuko baldintza partikularrak hausten dituzten erabiltzaileei.

2. SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK

  • Oro har, honako arau hauek hartuko dira aintzat, iragarkiak argitaratzeko garaian:
  • A. Doako iragarkiak argitaratzeko, beharrezkoa izango da aurrez erabiltzaile gisa erregistratzea, Erabiltzaile eta Erabilera Baldintzetako 1.2 puntuan adierazi bezala.
    B. B. Doako iragarkiak partikularrek eta Interneteko euskarrian baino ezin dituzte jarri.
    C. Ez da errepikatutako iragarkirik argitaratuko.
    D. Ez da suzko armei buruzko iragarkirik argitaratuko, ezta Legeraren, moralaren, Ordena Publikoaren edo Bertako Hedabideak SLren argitalpen arauek diotenaren kontrako produktuen, zerbitzuen edo informazioen iragarkirik ere.

3. DATUAK BABESTEKO POLITIKA (DBLO)

  • Erabiltzaileen erregistroaren edo/eta iragarkien argitalpenaren bidez ematen diren datuak “Bertako Hedabideak, SL” enpresaren fitxategi batean erregistratuko dira, sailka bereizitako iragarkien argitalpen sistema kudeatzeko. Interesa duten guztiek sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta aurkakotasun eskubideak erabili ahal izango dituzte, gure enpresaren egoitzan, honako helbide honetan: Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain – 20140- Gipuzkoa.

4. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

  • Erabiltzailea jakitun da webguneko elementu guztiak eta bertan eskainitako zerbitzu guztiak (informazioa, materialak, edukia, egitura, hautaketa, antolaketa, edukien aurkezpena eta horretarako erabilitako programa informatikoak) Bertako Hedabideak SLren edo hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestuta daudela.
  • Bertako Hedabideak SLk, eskubideen titularrek edo legeak horretarako baimena eman ezean, erabiltzaileak ezingo ditu aurreko paragrafoan aipatutakoak kopiatu, antzaldatu, aldatu, bereizi, atzeranzko ingeniaritza egin, banatu, alokatu, mailegatu, publikoaren esku utzi edo edozein komunikazio modalitate publiko erabiliz horietarako sarbidea ahalbidetzea.
  • Erabiltzaileak ezingo du Bertako Hedabideak SLren edo atarian edo/eta haren zerbitzuetan agertzen diren hirugarrenen eskubideen nortasun markarik ezabatu (jabetza intelektualari, industrialari edo beste batzuei dagozkienak). Era berean, erabiltzaileak ezingo ditu Bertako Hedabideak SLk ezarritako gailu teknikoak saihestu edo manipulatu, nola webguneko zerbitzuetan jarritakoak, hala horietatik eskuratutako material, elementu edo informazioetan agertutakoak; eskubideen babesa bermatzeari begira, betiere.

5. KANPO UTZITAKO BERMEAK. ERANTZUKIZUNA

  1. Bertako Hedabideak SLren webaren eta zerbitzuen baliabideek eta jarraitutasunak ez dituzte atariaren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen baliabideak, sarbidea eta jarraitutasuna bermatzen. Bertako Hedabideak SL, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritako mugen barruan, ez da erabiltzaileari eragindako kalte-galeren erantzule egingo, betiere, honako arrazoiengatik gertatu badira: baliaezintasuna, sarbide hutsegiteak eta atariaren eta haren zerbitzuen jarraitutasunik eza.
  2. www.iragarkilaburrak.eus atariko edukiak eta zerbitzuak:
    Bertako Hedabideak SLk honako eduki hauen erantzukizuna baino ez du hartuko bere gain: berak zuzenean eskainitako zerbitzuak eta sortutako edukiak eta beren copyrightarekin identifikatutako eduki eta zerbitzuak. Ardura bertan behera geldituko da ezinbesteko kasuetan eta erabiltzailearen ekipoen konfigurazioa Bertako Hedabideak SLk eskainitako Internet zerbitzuak zuzen erabiltzeko egokia ez denean. Edonola ere, Bertako Hedabideak SLk erabiltzailearen aurrean kontzeptu guztiengatik duen behin-behineko erantzukizuna Bertako Hedabideak SLk erabiltzailearengandik jasotako diru kopurura mugatua izango da, gehienez ere. Bertako Hedabideak SLk ez du inolaz ere jaso gabeko irabazien ondoriozko edo zeharkako kalteen ondoriozko erantzukizunik izango.
  3. Hirugarrenen edukiak eta zerbitzuak. Bertako Hedabideak SLk ez ditu webgunean bildutako hirugarrenen, pertsona juridikoen edo fisikoen edukiak, zerbitzuak, aukerak, komunikazio datuak, artxiboak, produktuak eta edonolako informazioak aurrez kontrolatzen, onartzen edo bere egiten. Era berean, ez du hirugarrenen edukien, informazioen eta zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, sinesgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna eta gaurkotasuna bermatzen.Bertako Hedabideak SLk ez ditu hirugarrenek atariaren bidez eskainitako edukiak eta zerbitzuak aurrezko kontrolatzen, eta, beraz, ez du bermatzen horietan birusik eta bestelako elementurik ez dagoenik. Bertako Hedabideak SLk ez du horren ondorioz erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan gertatutako gorabeheren gaineko erantzukizunik bere gain hartuko.Bertako Hedabideak SL ez du bere gain hartuko hirugarrenek webgunean argitaratutako edukien eta zerbitzuen erabileraren eta kontratazioaren ondorioz sortutako kalteen edo galeren erantzukizunik –ez zeharkakorik, ez subsidiariorik–. Horrez gain, ez du eduki eta zerbitzu horien zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, sakontasuna eta gaurkotasuna bermatuko.Adibide soil dira, eta ez muga, honako hauen ondorioz sortutako kalte-galeren erantzukizunak: a) jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak haustea eta hirugarrenek eskuratutako kontratu konpromisoak oker betetzea ala ez betetzea; b) lehia bidegabea eta legez kontrako publizitatea; c) hirugarrenen zerbitzu eta eduki aukeraren egokitasunik eza eta iruzurra; d) hirugarrenek webgunearen bidez eskainitako zerbitzu eta edukien akatsak eta okerrak.Bertako Hedabideak SLk ez du erabiltzaileari eginiko kalte-galeren erantzukizunik –ez zeharkakorik, ez subsidiariorik– bere gain hartuko; alegia, ez du hirugarrenek edukietan eta zerbitzuetan birus edo elementuren bat edukitzearen ondorioz sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan sortutako kalte-galeren gaineko ardurarik.Aurreko paragrafoetan aipatutako erantzukizun gabetzea honako kasu hauetan aplikatuko da: Bertako Hedabideak SLk ez badaki bideratutako jarduera edo gordetako informazioa legez kanpokoa denik, edo ez badaki hirugarrenen ondasun edo eskubideei kalte-ordaina dagozkien kalteak eragiten dizkiela; edo horren berri izanik ere, Bertako Hedabideak SLk datuak eta edukiak ezabatzeko edo horietarako sarbidea eragozteko egin beharrekoak agudo egiten baditu.
  4. Erabiltzaileen jokabidea. Bertako Hedabideak SLk ez du bermatzen erabiltzaileek webguneko eduki edo/eta zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Baldintza Orokor hauen eta kasuan kasuko Baldintza Partikularren arabera erabiliko dituztenik. Era berean, ez du bermatzen erabiltzaileek eskainitako datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna, sakontasuna edo/eta benetakotasuna.Bertako Hedabideak SLk ez du atariko zerbitzu eta edukien erabileraren ondorizko kalte-galeren gaineko erantzukizunik hartuko –ez zeharkakorik, ez subsidiariorik–; ezta erabiltzaileek eskainitako datuen edo informazioen egiazkotasunetik, zehaztasunetik, sakontasunetik edo/eta benetakotasunetik ondorioztatutako kalte-galeren gaineko erantzukizunik ere. Erabiltzaileak webgunearen bidez hirugarrenen baten nortasuna ordezkatuz gero, Bertako Hedabideak SL ez da gertaera horren erantzule izango.Adibide soil dira, eta ez muga, honako hauen ondorioz sortutako kalte-galeren erantzukizunak: a) atariaren bidez komunikatzen edo erakusten diren erabiltzaileen, hirugarrenen edo erakundeen edukiak, informazioak, iritziak eta adierazpenak; b) erabiltzaileak atariko zerbitzu eta edukiak erabiltzearen ondorioz hirugarrenei eragindako kalte-galerak; c) erabiltzaileen nortasuna, horiek emandako informazio edo beste erabiltzaile batzuei eskura jarritako informazioa egiazkoa, zehatza edo zuzena ez izatearen ondorioz sortutako kalte-galerak; d) erabiltzaileen arau hausteen ondorioz beste erabiltzaile batzuei edo hirugarrenei eragindako kalte-galerak, copyright eskubideak, markak, patenteak, isilpeko informazioak eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak barne.

6. HIRUGARRENEN KONTRATAZIOA, ATARIAREN BIDEZ

  • Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webguneko iragarleekin edo hirugarrenekin gauzatzen dituen kontratuzko eta kontratuz kanpoko harremanak eta lehiaketetan, sustapenetan eta ondasun edo zerbitzuen salerosketetan parte hartzea erabiltzailearen eta iragarlearen edo/eta hirugarrenen arteko harreman esklusibotzat hartuko direla. Hortaz, erabiltzaileak onartzen du Bertako Hedabideak SLk ez duela bere gain hartuko webgunearen erabiltzaileei edo/eta hirugarrenei iragarlearekiko kontratuzko nahiz kontratuz kanpoko negoziazioak, elkarrizketak edo/eta harremanak direla medio sortutako edonolako kalte-galerengatiko inolako erantzukizunik.

7. LOTURA GAILU TEKNIKOAK

  • Webguneak lotura gailu teknikoak eta bilaketa erremintak jartzen ditu erabiltzaileen esku. Horri esker, erabiltzaileek beste erakunde batzuen webguneetarako sarbidea dute (estekak).
  • Erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen du estekatutako webguneetako zerbitzu eta edukien erabilera, eta bere gain hartzen ditu horien ondoriozko arriskua eta erantzukizuna. Bertako Hedabideak SLk ez du inolako erantzukizunik izango eduki eta zerbitzu horien gain, ezta estekatutako webguneen eta bilaketa direktorioen baliabide teknikoen eta zerbitzuen, informazioen, elementuen edo/eta edukien kalitatearen, fidagarritasunaren, zehaztasunaren edo/eta egiazkotasunaren gaineko erantzukizunik ere.
  • Bertako Hedabideak Slk ez du bere gain hartuko honako hauek eragindako kalte-galeren gaineko erantzukizunik –ez zeharkakorik, ez subsidiariorik–: a) estekatutako webguneen edo/eta bilaketa direktorioen funtzionamendua, baliaezintasuna, eskuraezintasuna eta jarraitutasun eza; b) estekatutako webguneetako eduki eta zerbitzuen mantentze eta gaurkotasunik eza; c) estekatutako webguneetako eduki eta zerbitzuen kalitate falta, zehaztasunik eza, zilegitasunik eza eta eraginkortasunik eza.
  • Aurreko paragrafoetan aipatutako erantzukizun gabetzea honako kasu hauetan aplikatuko da: Bertako Hedabideak SLk ez badaki esteken bidez atxikitako jarduera edo gordetako informazioa legez kanpokoa denik, edo ez badaki hirugarrenen ondasun edo eskubideei kalte-ordaina dagozkien kalteak eragiten dizkiela; edo horren berri izanik ere, Bertako Hedabideak SLk datuak eta edukiak ezabatzeko edo horietarako sarbidea eragozteko egin beharrekoak agudo egiten baditu.

8. DATU PERTSONALEN BABESA

  • Erabiltzaile Erregistroa amaitu aurretik, erabiltzaileak Datuen Babesari buruzko eta Informazio Gizartearen Zerbitzuen Legeari buruzko informazioa irakurri eta onartu beharko du.

9. BESTE BATZUK

  • 1. Aldaketak. Bertako Hedabideak SLk egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du. Era berean, eduki edo/eta zerbitzu berriak aldatu, kendu eta gehitzeko eskubidea du, bere ekimenez eta aurrez abisurik eman gabe. Edukiak edo/eta zerbitzuak aurkezteko eta kokatzeko modua aldatzeko eskubidea ere badu.
  • 2. Baztertze eskubidea: Bertako Hedabideak SLk atarirako eta atari horrek eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubidea du. Gainera, erabaki hori hartuta ere, ez die aurrez abisurik eman beharko erabilera baldintza hauek edo/eta kasuan kasuko baldintza partikularrak hausten dituzten erabiltzaileei.
  • 3. Adingabeak. Oro har, adingabeek gurasoen, tutoreen edo lege ordezkarien baimena beharko dute atariko zerbitzuak erabiltzeko. Eurek izango dute beren ardurapeko adingabeek webgunearen bitartez eginiko jarduera guztien erantzukizuna. Berariaz besterik adierazten ez den zerbitzuetarako, sarbidea 18 urtetik gorakoentzat mugatuta dago.

10. IRAUPENA ETA AMAIERA

  • Webguneko zerbitzuen edo/eta edukien eskaintzak epe mugatua du. Erabiltzaileak kudatu beharko ditu bere iragarkiaren argitarapen epeak. Aurrekoari kalterik egin gabe, Bertako Hedabideak SLk edozein unetan amai edo eten ditzake webgunea edo/eta haren bidez eskaintzen diren zerbitzuak, aurrez abisurik eman gabe eta bere ekimenez; betiere, baldintza partikularretan adierazitakoari kalterik egin gabe.

11. APLIKA DAITEKEEN LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA:

  • Bertako Hedabideak SL-ren baldintzak eta bestelako agiriak Espainiako legediarekin arautuko dira. Tira-birarik balego, Donostiako auzitegiek edukiko dute eskumena.Baldintza hauek, pribatutasun politikak eta gainerako agiri zuzentzaileek osatzen dute zure eta Bertako Hedabideak SL-ren arteko hitzarmena. Auzitegi batek edozein agiri baliogabetzen badu, horrek ez du eraginik izango gainerako xedapenetan.

COOKIE-AK:

  • Onartzen duzu www.iragarkilaburrak.com-ek cookie-ak erabiltzea, orri hau errazago erabil dezazun. Cookie-ak fitxategi batzuk dira, erabiltzailearen nabigatzailean eratzen direnak, gunean duen jarduera erregistratzeko; denbora jakin batez egoten dira indarrean, eta inola ere ez dira erabiltzen datu pertsonalik jasotzeko. Erabiltzaileak cookieak kendu nahiz blokeatu egin ditzake nabigatzailearen ezarpenetatik, baina horrek ondoriorik izan dezake Gunea erabiltzeko gaitasunean.

© iragarkilaburrak.eus

Iragarkien zerbitzua kontratatzeko baldintza bereziak

1. Kontratazio Baldintza Partikularrak

  • Honako txosten honen xedea Bertako Hedabideak SL enpresak www.iragarkilaburrak.eus webgunean eskaintzen duen IRAGARKI Zerbitzua On-line Erabiltzeko eta Kontratatzeko Baldintza Partikularrak finkatzea da.a) Zerbitzua erabiltzeak eta kontratatzeak adierazten du iragarleak Zerbitzua On-line Erabiltzeko eta Kontratatzeko Baldintza Partikular hauekin bat egiten duela eta horiek onartzen dituela, baita Ataria Erabiltzeko Baldintza Orokorrekin bat egiten duela eta horiek onartzen dituela ere. Bi dokumentu horiek osatzen dituzte, hain zuzen ere, Iragarlearen eta Bertako Hedabideak SL enpresaren arteko harreman formalizatua gidatuko duten Kontratazio Baldintza Orokorrak (aurrerantzean, KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRAK). Iragarleak baliozkotzat jotzen du KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRAK on-line kontratatzea.b) Ataria Erabiltzeko Baldintza Orokorren eta Zerbitzua On-line Erabiltzeko eta Kontratatzeko Baldintza Partikularren artean desadostasunik gertatuz gero, bigarren dokumentuak dioena hartuko da aintzat.

2. Zerbitzuaren deskribapena

  • Zerbitzuak aukera hau eskaintzen du:Norbanakoek iragarkiak jartzea:a) www.iragarkilaburrak.eus webgunean iragarkiak doan jar ditzakete norbanakoek.b) Wegbunetik zuzenean paperezko euskarrian iragarkiak argitaratzeko zerbitzua ANBOTO ETA GUAIXE astekari eta hilabetekarian egongo da soilik.

Baldintza hauek berrikusiak izan daitezke, eta berrikuspenen batean aldaketa esanguratsuren bat badago, jakinarazi egingo dizugu guk aukeratutako komunikabidearen bidez, jakinarazpen elektronikoa barne, zeina idatzizko komunikazio batek duen balio berarekin onartzen baituzu. Berrikuspenak izan eta gero Zerbitzura sartzen edo hura erabiltzen jarraitzen baduzu, onartzen duzu berrikusitako baldintza horietara lotuta zaudela. Ez bazaude ados baldintza berriekin, mesedez, ez gehiago erabili Zerbitzua.

Webgune honetan irudirik edo bestelako fitxategirik gehitzen baduzu, zeu zara erantzule bakarra elementu horiek ez badaude egile eskubideek babesturik. Zeu zara erantzule bakarra horiek argitaratzeak dakarzkeen ondorioen inguruan. Bertako Hedabideak SL-k ez du bermatzen isilpekotasunik erabiltzaileek beren borondatez webgunean sartutako datuen gainean; berdin dio datuok argitaratuak badira eta ez badira. Aitortu eta bermatzen duzu zeure eskuetan edo jabetzan daudela, mundu osoan eta denbora mugagabez, behar diren lizentziak eta baimenak zure materialak (irudiak, fitxategiak…) erreproduzitzeko, banatzeko, eraldatzeko eta publikoki komunikatzeko edozein medio elektronikoz —bereziki, Internetez eta posta elektronikoz—, baldintza hauetan ezarrita dagoen bezala.

Konpromisoa hartzen duzu legez kanpoko obrak Webgunean ez agertzera eta obrak erakusteari buruz dagoen araudi osoa betetzera. Bertako Hedabideak SL-k eskubidea du Webgunearen ezaugarrietarako eta helburukoetarako egokiak ez diren kontuak kentzeko.

Hortaz, erabiltzaileak ez ditu sartuko zerbitzuaren kalitatea honda ditzaketen Edukiak; hain gutxiago, Estatuaren, Europako Batasunaren nahiz nazioartearen legeriak legez kanpokotzat dituenak.

Hala ere, jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideen jabe bazara eta uste baduzu edukiren batek horiek hausten dituela, Bertako Hedabideak SL-ri jakinarazi behar diozu, egoki diren neurriak aplikatu ahal izateko, betiere arau-hauslearen lege-ekintzak eta -eskubideak urratu gabe.

IRUDI ESKUBIDEAK UZTEA:

Erabiltzaileak bere irudia txertatu ahal du Guneko erabiltzaileen txokoan. Horren ondorioz, erabiltzaileak izaera esklusiborik gabe uzten dio hura Bertako Hedabideak SL-ri, eta honek eskubidea hartzen du bere irudia Gunean erabiltzeko, inolako ordainik eman gabe. Bertako Hedabideak SL-k eskumena du Erabiltzaileen irudia komeni zaion bezala ustiatzeko, baita ez agerrarazteko bada ere, eta horrek ez du eskubiderik emango inolako kalte ordainetarako.

3. Zerbitzua kontratatzeko prozedura

  • a) Webgunean iragarkiak jartzeko, iragarkien altari dagokion inprimakia bete beharko du iragarleak. Inprimakia betetakoan, Bertako Hedabideak SL enpresak mezu elektroniko bat igorriko dio, alta berresteko. Hau honela edo baieztapen emailaren bidez soilik egingo dugu.
  • b) Une horretatik aurrera, iragarlearen datuak erregistratuta geldituko dira, eta, aurrerantzean, iragarleak aski izango du bere nortasuna egiaztatzea, iragarkiak jartzeko eta berritzeko. Erregistratu ondoren, Jarri Zure Iragarkia atalera sartzen den aldi oro, posta elektronikoko helbidea eta pasahitza eskatuko dizkiogu, iragarkiak jartzeko edo berritzeko.
  • c) Erabiltzaileak iragarkiak on-line jarri eta berritu ahal izango ditu, erregistratutakoan, bere nortasuna egiaztatuta; horretarako, erabiltzaileen sarbide inprimakia erabiliko du, eta bere posta elektronikoko helbidea eta pasahitza adierazi beharko ditu.
  • d) Erabiltzailea bere kontura sar daiteke noiznahi bere iragarkiak ikusteko. Edozein momentutan, “nire pasahitza” jartzen duen orrira sartu ahalko da kontua ezeztatzeko.
  • e) Iragarleak iragarkia ezabatzen badu hitzartutako argitaratze-epea bete aurretik, amaitutzat joko da zerbitzua. Iragarleak, ezabatutako iragarkia edo beste edozein berriz argitaratu nahi badu, beste iragarki bat kontratatu beharko du, eta ezin izango du erabili iragarkia ezabatu duenean kontsumitu gabe gelditu zaion epea.

4. Iragarkiak argitaratzeko arauak

Orokorki, honako idazketa arau hauek bete beharko dira webgunean iragarkiak argitaratzeko:

  • a)Iragarkiaren altaren inprimakiko atal guztiak bete.
  • b)Iragarkiaren testu eremua ez gainditu.
  • c)Iragarkiaren izenburuan iragarkiak zer iragartzen duen deskribatu.
  • d) Errepikapenik ez: ez da argitara emango iragarki errepikaturik. Iragarki/gai bakoitza behin baino ezingo da iragarri, aldi berean.
  • e) Iragarki bakoitzean maila bereko gaiak baino ezin dira aipatu; alegia, ez dago maila berekoak ez diren hainbat gai iragarki berean argitaratzerik.
  • f) Ez da argitara emango Bertako Hedabideak SL enpresaren aburuz legez kanpokoa edo bitxia gerta litekeen iragarkirik.
  • g) Ez dago honako gai hauei buruzko iragarkirik jartzerik eta argitaratzerik: produktu industrialak, osasun arloko produktuak, botikak edo sasibotikak, edergintzako produktuak, azpiko arropa, erregistroko edo erroldako paperak, aparkaleku txartelak, edari alkoholdun jakin batzuk eta tabakoa.
  • h) Ez da argitaratuko su armei buruzko iragarkirik, ezta legearen, moralaren, ordena publikoaren edo webgunearen argitalpen arauen kontrakoa izan daitekeen inolako produktu, zerbitzu edo informaziorik.
  • i) Ez da onartuko eta ez da argitaratuko kopia piratak edo/eta faltsututako gaiak iragartzen dituen iragarkirik. Horren adibide dira, eta ez muga, honako gai hauen legez kanpoko kopiak edo kopia piratak: softwarea, erlojuak, arropa, osagarriak, perfumeak eta antzeko beste ezein produktu. Bestalde, honako gai hauek iragartzeko, produktuak jatorrizkoak direla adierazi beharko du iragarleak iragarkian: DVD filmak, bideo jokoak, ordenagailu programak, telebista txartelak, erlojuak, markako arropa eta markako osagarriak.

5. Erantzukizuna mugatzea

  • a) Iragarleak badaki, eta onartzen du, hauxe dela www.iragarkilaburrak.eus atariak iragarkien argitalpena dela-eta iragarlearekiko bere gain hartuko duen erantzukizun gorena: arrazoi teknikoak edo beste edozein arrazoi direla medio www.iragarkilaburrak.eus atariak iragarkia aurreikusitako datan argitaratzen ez badu, edo iragarkia hitzartutako eran eta baldintzetan argitaratzen ez bada, iragarkia aurrerago argitaratuko du, antzeko kokalekuan; eta hori ezinezkoa bada, edo www.iragarkilaburrak.eus atariak hala erabakitzen badu, iragarkia argitaratzearen truke ordaindutako prezioaren zati proportzionala itzuliko dio iragarleari.
  • b) www.iragarkilaburrak.eus atariak inola ere ez du bere gain hartuko iragarkia zegokion unean edo/eta moduan ez argitaratzearen ondorioz iragarleak izan dezakeen zuzeneko nahiz zeharkako inolako kalterik, edo bestelakorik, ezta hark jaso gabeko irabazien gaineko erantzukizunik ere.
  • c) www.iragarkilaburrak.eus atariak ez du bere gain hartuko iragarkia berandu argitaratzearen, oker argitaratzearen edo ez argitaratzearen ondoriozko erantzukizunik, hutsegite horiek bere kontrolpetik kanpoko gertaera edo egoeretatik eratorriak badira. Gertaera horien adibide dira, eta ez muga, gobernu ekimena, sutea, uholdea, matxinada, lurrikara, akats teknikoa, altxamendua, leherketa, bahitura, legezko nahiz legez kanpoko greba, langile edo material gabezia, garraioen orotariko etena, laneko atzerapena edo www.iragarkilaburrak.eus atariaren kontrolpetik kanpoko beste ezein egoera.

6. Iragarlearen adierazpen eta bermeak/kalte-ordainak

  • a) Iragarlearen adierazpen eta berme hauek aintzat hartuko dira atarian iragarkiak jartzeko garaian.
  • b) Iragarleak eskubidea du iragarkiaren edukia argitaratzeko, legea eta hirugarrenen eskubideak –jabetza industrialarena eta intelektualarena barne– urratu gabe, betiere. Iragarlearen ardura izango da iragarkian aipatzen diren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak erabiltzeko beharrezko baimen publiko nahiz pribatuak eskuratzea eta dagozkion ordainketak egitea. www.iragarkilaburrak.eus atariak adierazpen eta berme honetan oinarrituta hartuko du iragarkia jartzeko erabakia, eta horren jakinaren gainean dagoela aitortzen du iragarleak.
  • c) Iragarleak, iragarkiak, iragarkiaren edukiak eta atariaren erabiltzaileek iragarkiaren bidez eskura dezaketen material orok publizitateari buruz indarrean dauden arauak betetzen dituzte –baliabide elektronikoen eta on-line baliabideen bitartez egiten den publizitatea arautzen dutenak barne–, baita aplikagarria den gainerako araudia ere, honako hauei dagokiena bereziki: telekomunikazioak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa, ohorerako eskubidea, intimitaterako eskubidea, norberaren irudiaren gaineko eskubidea eta adingabeen eta haurren babesa.
  • d) Iragarkia atarian sartzeak ez dakar iragarleak hirugarrenei buruz bere gain hartutako legezko edo/eta kontratuzko betebeharrik urratzea edo ez betetzea.
  • e) Iragarlea izango da iragarkiaren testuaren eta informazioaren erantzule bakarra, atariaren erabiltzaileen eta hirugarrenen aurrean. Horren adibide gisa, eta ez muga gisa, www.iragarkilaburrak.eus atariak ez du bere gain hartuko –ez zuzeneko erantzule gisa, ez zeharkako erantzule gisa, ezta erantzule subsidiario gisa ere– iragarkian agertzen diren datuen edo informazioen egiatasunik, zehaztasunik edo/eta benetakotasunik ezak atariaren erabiltzaileei edo/eta hirugarrenei ekar diezaiekeen ezelako kalte-galerarik.
  • f) Iragarleak badaki, eta onartzen du, webgunearen erabiltzaileekin edo hirugarrenekin webaren bidez gauzatzen dituen kontratuzko nahiz kontratuz kanpoko harremanak iragarlearen edo webgunearen erabiltzailearen edo/eta hirugarrenen arteko harreman esklusibotzat hartuko direla. Hortaz, iragarleak onartzen du www.iragarkilaburrak.eus webguneak ez duela bere gain hartuko webgunearen erabiltzaileei edo/eta hirugarrenei iragarlearekiko kontratuzko nahiz kontratuz kanpoko negoziazioak, elkarrizketak edo/eta harremanak direla medio sortutako kalte-galerengatiko inolako erantzukizunik –ez zuzenik, ez zeharkakorik, ez subsidiariorik–.
  • g) Edonola ere, iragarleak onartzen du www.iragarkilaburrak.eus atariari berehala eta eskatu orduko ematea kalte-ordaina, iragarkia edo haren edukia jendeari jakinaraztearekin edo argitaratzearekin zerikusia duten orotariko erreklamazio eraginkor edo berehalakoek sorturiko edonolako gastu, kostu, kalte eta galeren ordain gisa (abokatu eta prokuradoreen ordainsariak barne, nahiz eta horien jarduera ezinbestekoa ez izan). Hor sartuko dira jabetza industrialaren edo intelektualaren eskubidea urratzearen, kalumnien, isilpekotasunaren betebeharra huts egitearen, sekretuak argitaratzearen, legezko edo arauzko betebeharrak ez betetzearen edo/eta legez kanpoko, gezurrezko edo engainuzko publizitatearen ondoriozko erreklamazioak.

7. www.iragarkilaburrak.eus atariak iragarkia aldatzeko eta baztertzeko eskubidea

  • a) www.iragarkilaburrak.eus ataria ez dago iragarkien edukia aldez aurretik ikuskatzera behartuta, eta www.iragarkilaburrak.eus atariak iragarki bat ikuskatzeak edo onartzeak ez du esan nahi iragarki horrek KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRAK dokumentuko baldintzak betetzen dituela onartzen duenik
  • b). www.iragarkilaburrak.eus atariak edozein unetan eta egoki irizten dionean egikaritu ahal izango ditu eskubide hauek:
    • Iragarkia, iragarkiak jartzeko agindua edo kokaleku jakin batean argitaratzeko konpromisoa bertan behera uztea.
    • 2. Ataritik edo bere orrialde batetik edozein iragarki ezabatzea.
    • 3. Webgunean iragarkiak jartzeko arauak urratzen dituzten iragarkiaren eremuak aldatzea, iragarkiaren kalitatea hobetzeari begira, betiere.

8. Beste zenbait:

  1. arau orokorrak:
  • a) www.iragarkilaburrak.eus atariak KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRETAN nahiz zerbitzuaren prezioetan egoki irizten dien aldaketak egiteko eskubidea du.
  • b) Modalitate bakoitzerako zerbitzuen prezioa zerbitzu bakoitzaren web orrialdeetan ezarritakoak izango da, eta erabiltzailearentzat eskuragarri dagoen bitartean egongo da indarrean.
  • c) Orokorki, www.iragarkilaburrak.eus atariak iragarleari jakinarazten dio ez duela artxiboan gordeko Zerbitzua kontratatzen den dokumentu elektronikoa.
  • d) www.iragarkilaburrak.eus atariaren eta iragarlearen arteko erlazioa gidatuko duten KONTRATAZIORAKO BALDINTZA OROKORRAK dokumentu honetan aipatutako Zerbitzua On-line Kontratatzeko Prozedura abian jarri orduko ezarriko dira. Baldintza horiei jarraitu beharko zaie www.iragarkilaburrak.eus atariaren argitalpenetako edozeinetan iragarkia jartzeko kontratuak indarrean dirauen epe osoan.
  • e) Zerbitzuaren erabilera eta kontratazioa Atariaren Datuen Babeserako Politikaren mende egongo da.
  1. Arau espezifikoak

2.1 Animaliak: www.iragarkilaburrak.eus atariak zenbait murriztapen jartzen ditu animalien iragarkietan, eta eskubidea du kategoria horretako iragarkiak ukatzeko, hala irizten dionean:

Debekatuta daude animalia harrapariak eta espezie babestuak. Ezin dira iragarri indarrean den legediaren arabera baimen bereziak behar dituzten animaliak, baldin eta ez badago iragarkian argi eta garbi zehaztua saltzaileak baimenak eta arauzko paper guztiak dituela.

www.iragarkilaburrak.eus atarian iragarritako animaliek betea eduki behar dute espezie bakoitzerako albaitariek gomendatzen duten edoskitzealdia. Horren arabera, iragarritako katuek 6 astetik gorakoak izan behar dute, eta txakurrek, 8 astetik gorakoak.

Autonomia Erkidego batzuetan, hala nola Katalunian eta Valentziako Erkidegoan, animaliak erakargarri-aldizkarien edo argitalpen asimilatuen bidez saldu edo ematekotan, nukleo zoologikoaren erregistro-zenbakia sartu behar da. (Ikusi Animalien iragarkietarako Erkidegoak duen Araudia).

Animalien iragarkietarako Erkidegoetako Araudiak

– Euskal Autonomia Erkidegoa:

6/1993 Legea, urriaren 29koa, Animalien Babestekoa.

http://noticias.juridicas.com/base_datos/CCAA/pv-l6-1993.html

– Nafarroa:

7/1994 Foru Legea, maiatzaren 31koa, animaliak babestekoa.

http://noticias.juridicas.com/base_datos/CCAA/na-l7-1994.html

2.4. Higiezinak

2.4.1. Oporretan erabiltzeko etxeak errentan ematen dituztenen betebehar bereziak

Espainiako zenbait herritan, arautu egin dute oporretan erabiltzeko etxeak errentan ematearena.

Hala, zure etxea turistei errentan emateko, jakin behar duzu araudirik ba ote dagoen zure herrian. Ez bazaude ziur zure herrian jarduera hori arautua ote dagoen, jarri harremanetan Udalarekin edo Autonomia Erkidegoarekin, eta hark aholkatuko zaitu; bestela, jarri harremanetan aholkulari edo elkarte espezializatuekin. Beharrezkoa bada, sartu zure higiezina erabilera turistikorako etxeen erregistroan.

Horren harira, iragarkiaren alta emateko inprimakian, badago laukitxo bat, beharrezkoa denean bete dezazun Udalak edo Turismo Bulegoak eman dizun erregistro zenbakiarekin.

Etxe bat errentan ematen baduzu edo jarduera turistiko profesional bat hasten baduzu, egon erne zure udalak edo erkidegoak horrelako jardueretarako ipintzen dituen betebeharren, baldintzen eta zergen gainean. Udal eta autonomia erkidego batzuek ikuskapen neurriak sartu dituzte erabilera turistikoetarako etxeen errentamenduan.

Alde horretatik, oporretarako etxearen Jabeak edo kudeatzaileak:

 Aitortzen du baduela higiezina uzteko lege-agiria edo, hala badagokio, baimena, eta halaber jarduera hori gauzatzeko legez behar diren administrazio lizentzia eta baimen guztiak.

b) Informazio benetakoa eta zehatza argitaratu behar du atarian ostatuaren ezaugarriak emateko orduan, eta konpromisoa hartzen du hura eguneratuta edukitzeko.

c) Erantzukizuna bere gain hartzen du emandako edo ez agertutako informazioaren inguruan, orobat argitaratutako edukien inguruan.

2.5 Ibilgailuaren piezak edo osagaiak (Ordezko piezak)

Estatu mailan, arau bat onartu dute ibilgailuen iraunaldia amaitzeari buruz (20/2017 Errege Dekretua, urtarrilaren 20koa). Dekretu horretan, ibilgailu-hondakinen prebentziorako eta bilketarako neurriak ezartzen dira, orobat ibilgailuak berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berriz balioan jartzekoak ibilgailuen iraunaldia amaitzen denerako; hor sartzen dira haien osagaiak.

Dekretuan datorrenez, ibilgailuen iraunaldia amaitzean, horiek tratatzeko zentro baimenduek egiaztagiri bat egingo dute, gero “agente ekonomikoek” pieza erabiliak edo bigarren eskukoak saldu ahal izateko, honako arau hauek betez: Segurtasun Industrialaren araudia, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko Lege Orokorra eta Txikizkakoen Komertziorako Legea.

Hala, osagaiak edo ordezko piezak saltzeko, informa zaitez aplikatu behar den araudiaz. Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan aholkulariekin eta elkarte espezializatuekin.

© iragarkilaburrak.eus